Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talenteko nazioarteko komunitateak Getxoko Punta Begoña Galeriak bisitatu ditu

  • Prestakuntza handiko 25 profesionalek eta haien familiek Bizkaiko bitxi arkitektoniko hau ezagutu dute

Joan den ostiralean, martxoaren 14an, Bizkaia Talentek 2025eko lehen jarduera soziokulturala egin zuen nazioarteko komunitatearekin: bisita gidatua Getxoko Punta Begoñako galeria enblematikoetara. Ekitaldian parte hartu zuten 25 profesionalek eta haien familiek Bizkaiko kultur ondare nabarmen hori ezagutzeko aukera izan zuten.

Bertako aditu baten eskutik, taldea Ricardo Bastida arkitektoak 1918an diseinatutako galerietan zehar ibili zen. Eremu oso berezia, hainbat erabilera izan ditu historian, beste gauza batzuen artean bateria militarra eta kulturgunea izan zen. Egun, Getxoko Udalak eta EHUk bideratutako leheneratze-planari esker, Punta Begoña sorkuntza, erakusketa eta prestakuntzarako esparru bilakatzen ari da.

Jarduerari amaiera emateko, bertaratuak Igeretxera joan ziren, itsasoari begira dagoen bainuetxe historikora, non mokadutxo bat dastatu bitartean elkar hobeto ezagutzen eta norberaren esperientziak kontatzen jarraitu ahal izan zuten.

Parte-hartzaileak, Argentina, Txile, Ekuador, Frantzia, Iran, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika, Ukraina eta Espainiako Estatuko hainbat eskualdetatik etorriak, erakunde hauetako batean ari dira lanean gaur egun: Bolloré Logistics, Mosaikus, Satlantis, EHU, Deustuko Unibertsitatea, ITP Aero, Tecnalia, BC3 – Basque Centre for Climate Change, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, BCMaterials eta Weco Art.

Halako ekimenen bidez, Bizkaia Talentek bere nazioarteko komunitatea indartzen eta lurraldera datozen prestakuntza handiko profesionalen gizarteratzea errazten jarraitzen du.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×