Bizkaia Talent

Noticias

(EU) Euskal enpresek aukera dute jakiteko nola inbertitu Iranen

SPRI Taldeak, enpresa garapenerako euskal agentziak, jardunaldi bat antolatu du Irango negozio aukerak azaltzeko, eta Mohammad Hassan Fadaifard enbaxadoreak parte hartuko jardunaldi horretan. Nazioarteko zigorrak altxatzen zaizkionean Iran modernizatzen hasiko da, eta horrek eskala handiko inbertsio aukerak sortuko ditu. Euskal enpresariek bakarkako bilerak hitzartu ahal izango dituzte Irango ordezkariekin.

Euskal enpresek Iranen inbertitzeko dituzten aukerak ezagutuko dituzte ostegun honetan Bilbon egingo den jardunaldi batean. SPRI Taldeak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpe dagoen euskal agentziak, antolatu du ekitaldia eta bertan parte hartuko du Mohammad Hassan Fadaifard-ek, Irango Espainiako enbaxadoreak.

Fadaifar-ek, Irango Enbaxadako ekonomiaren garapen eta lehiakortasun kontseilari Ali Asghar Shahamat Dar-ekin batera, bertatik bertara azalduko ditu  euskal enpresek Iranen izan ditzaketen etorkizuneko inbertsio eta negozio aukerak. Biztanle gehien dituen Ekialde Ertaineko herrialdeetako bat da Iran. 80 milioi herritar inguru ditu, ongi prestatuta daudenak eta gainera gazteak direnak (bi heren baino gehiagok 30 urte baino gutxiago dituzte).

Bere baliabide naturalen erreserbak munduko handienetakoak dira: mundu osoko gas erreserba handienak ditu eta petrolio erreserba globalen %9 inguru biltzen du. Baliabide horien esportatzaile garrantzitsua izateaz gain, badu baita ere dibertsifikatzeko potentzial handia eta sektore industrial indartsua. Hauek dira Irango ekonomia bultzatzen duten sektore garrantzitsuenak: energia, automozioa, industria petrokimikoa, meatzaritza, altzairu eta zementu produkzioa, sektore farmazeutikoa eta nekazaritza.

Azken urteotan jasandako zigorrak direla medio, Iranek ase gabeko ondasun eta zerbitzuen eskaera handia du. Zigor horiek pixkanaka altxatuko balira, herrialdea modernizatzeko lasterketa bat egingo litzateke, eskala handiko inbertsioak sortuko lituzkeena. Horri guztiari Euskadirekiko sinergia sektorialak gehitzen badizkiogu, argi dago merkatu horrek potentzial handia duela euskal enpresentzat.

2009tik 2011ra Iran lehen 30 postuen artean kokatu zen euskal esportazioen jomugen zerrendan, eta 2012an berriz 41 postura jaitsi zen. Inportazioei  dagokienez, Euskadiren sei hornitzaile garrantzitsuenen artean egon zen 2008tik 2011ra (nagusiki hidrokarburoak). 2012an, berriz, 4. postutik hogeita laugarreneraino jaitsi zen.

Jardunaldian parte hartzen dutenek bakarkako bilerak hitzartu ahal izango dituzte Irango ordezkariekin.

Horretarako, bilerarako eskaera egin beharko dute izen-emate inprimakian.

Atraemos, retenemos y vinculamos el Talento en el área de Bilbao-Bizkaia, País Vasco.

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Regístrate:

Soy un profesional Soy una organización
Nuestros socios Nuestros socios BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×