Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, 2022ko 50 enpresa berritzaileenetako bat, CEO Views-en arabera

  • Argitalpen estatubatuarrak euskal elkarteak mundu-mailako talentua Euskadirekin harremanetan jartzeko egiten duen lana aitortu du.

CEO Viewsek, negozioen sektoreari buruzko argitalpen amerikarrak, 2022an jarraitu beharreko 50 enpresa berritzaileren zerrendan sartu du Bizkaia Talent, Bizkaian giza kapitala sustatzeko eta indartzeko egiten duen lanagatik.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkartearen gaineko artikulu batean, CEO Viewsek Bizkaia Talenten hastapenak kontatu ditu, 2005ean sortu zenetik, artean talentuaren kudeaketa ez zenean eztabaidagai, eta urte hauetan guztietan izan duen etengabeko hazkundea nabarmendu du, Euskadira etortzen diren edo etorri nahi duten pertsonekin izaten duen harreman pertsonalaren eta hala Big Datan nola machine learningen oinarritutako tresna digitalen konbinazioaren ondoriozko hazkundea, hain zuzen ere.

Ivan Jimenez Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzaileren esanetan, oraingo aintzatespen hau gauza “positiboa” da, eta azpimarratu du elkarteak Bizkaia talentua erakartzeko zentro handia bihurtzeko lan egiten jarraitu behar duela, “talentu-eskasia gero eta handiagoari aurre egiteko”.

Artikulua: “BIZKAIA TALENT: Connecting Global Talent to Basque Country”

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×