Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

55 startup MC-Biscay Boot Camp programako lehenengo deialdian inskribatu dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Bostongo MassChallenge azkargailuko programetan parte hartzeko

2016/01/29

Berrogeita hamabost startup MC-Biscay Boot Camp programako lehenengo deialdian inskribatu dira. Horren bidez, hamar enpresa gaztek behar besteko prestakuntza jasoko dute, Bostongo MassChallenge azkargailuko programetan parte hartu ahal izateko.

Programa hori Aldundiak eta MassChallengek sinatutako hitzarmenari esker jarri ahal izan da abian, eta Bizkaiko sustatzaileak zein startupak berrikuntza-ekosistema globaleko merkatu, sare eta inbertsiogileekin harremanetan jartzea dauka helburu.

Aurkeztutako proiektuak sektore anitzekoak eta industria sortzaileetakoak dira; esate baterako, bideojokoak, moda, ingurune digitalak edo web plataformak, biozientziak edo garapen teknologikoak, besteak beste.

Guztiak milioi bat dolarretik beherako fakturazioa daukaten startupak dira, eta, gehienez ere, 10 urteko iraupena dute eratzen direnetik.

Gaur egun, MassChallenge 20 finalaurrekoak hautatzen ari da, eta, otsailaren 9an eta 10ean, 20 proiektu horiek Bilboko Beazeko egoitzan egingo den “pitch competitionean” parte hartuko dute. Lehiaketaren amaieran, MassChallengek 10 proiektu finalistak zein diren jakinaraziko du, eta Bostonera joango dira. 20 finalaurrekoen zerrenda otsailaren 3an argitaratuko da.

10 proiektu finalistak martxoaren 7tik 11ra joango dira Bostonera.

MassChallengek Bostonen, Israelen zein Erresuma Batuan ditu programak, eta, azkartzeko programek dirauten lau hilabeteetan, honako hauxe eskaintzen die sustatzaileei: aholkulariek emandako aholkularitza, bulego-gunea, prestakuntza, sare zabalerako sarbidea eta beste baliabide batzuk. Mass Challenge sariek eragin handiko eta ahalmen handiagoko enpresa berriei 1.750.000 dolar baino gehiago ematen diete beka ez-dilutiboetan. MassChallenge irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bazkide korporatiboek, publikoek eta fundazioek finantzatzen dute. Orain arte, MassChallengeko 617 ikasleek 947 milioi dolar baino gehiago bildu dituzte fondoetan, 485 milioi dolarreko diru-sarrerak lortu dituzte eta 5.105 lanpostu sortu dituzte. www.masschallenge.org

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×