Nazioarteko profesionalek Bilboko udaletxea bisitatu dute
- Hogei bat graduatu ondokok eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalek Bizkaiko hiriburuko udaletxera egindako bisitaz gozatu zuten beren familiekin batera.
Azaroaren 25ean, Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren erabiltzaileek eta Be Basque Ambassadors programako graduatu ondokoek Bizkaia Talentek antolatutako jarduera batean parte hartu zuten. Elkarteak hilean behin antolatzen ditu halako jarduera soziokulturalak profesional atzerritarrentzat, beren arteko harreman pertsonal eta profesionalak bultzatuz gizartean errazago integra daitezen.
Oraingoan, Bilboko udaletxea bisitatu zuten, non hiribilduko historia ez ezik, Joaquín Rucoba arkitektoak XIX. mendearen amaieran diseinatutako udal-jauregian biltzen den ondare historikoa eta artistikoa ere ezagutu zuten. Ekitaldian parte hartu zutenek bertatik bertara ezagutu zituzten alkateen aretoa, areto arabiarra, udalbatza-aretoa eta eskalinata inperial handia, eta eraikin nagusiko balkoi korritura ere atera ziren.
Jardueran parte hartu zuten graduatu ondokoak eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalak herrialde hauetatik etorriak dira: Argentina, Txile, Kolonbia, Ekuador, Georgia, Iran, Italia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika, Sudan eta Espainiako Estatua, eta beren ikasketak eta lan-jarduera erakunde hauetan garatzen ari dira: Biofisika Institutua, Bridgestone, Tecnalia Fundazioa, EHU, Orkestra, Deustuko Unibertsitatea, Mosaikus, BCAM, BCMaterials eta 42Urduliz Fundazio Telefonikoa.