Nazioarteko komunitateak Santa Katalina Itsasargia bisitatu du Bizkaiko kostaldean
- Goi-mailako prestakuntza duten 20 profesional bete-betean murgildu dira itsasargien eta nabigazio-tekniken munduan.
Joan den urriaren 7an, Bizkaia Talentek beste jarduera soziokultural bat egin zuen, oraingoan Bizkaiko kostaldean. Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren erabiltzaileek Santa Katalina Itsasargia bisitatu zuten, Lekeition, Euskal Herri osoan bisita daitekeen lehena eta bakarra. Itsasargia izena ematen dion lurmuturrean dago, itsas mailatik 46 metrora.
Halako topaketa ludikoen helburua da Euskadira etortzen diren pertsonei, beren lan-ibilbidea garatzen zein beren burua prestatzen jarraitzera datozenei, gizarteratzen laguntzea.
Itsasargiko interpretazio-zentroan, marinelek itsasoan galduta itsasargiaren argia ikustean sentitzen dutena bizitzeko aukera izan zuten. Nabigazioaren funtsezko oinarriak ikasteaz gain, antzinatik ezarriak, ezagutza horiek praktikan jarri ahal izan zituzten, Lekeitiotik gertuko Elantxobe herrira itsasontziz egindako bidaian.
Bisita gidatuaren ondoren, herrira joan ziren bertako hondartza, kaia eta Alde Zaharra ikustera. Gero, etxeko menu goxoa jan zuten jatetxe tradizional batean.
Jardueran parte hartu zuten prestakuntza handiko profesionalak Brasil, Txile, Ekuador, Iran, Japonia, Mexiko, Peru edo Serbiatik etorriak dira, eta lan-jarduera erakunde hauetako batean garatzen dute: Basque Center for Applied Mathematics – BCAM, Bolloré Logistics, Biofisika Bizkaia Fundazioa (FBB), Mosaikus, Seafreight export operations, Tecnalia Research & Innovation, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU).