LKS Be Basque Dual Career Centre-ri atxiki zaio, Bizkaia Talentekin batera nazioarteko goi-mailako prestakuntza duten profesionalen bikotekideei integratzen laguntzeko
- Erakunde biek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Relocation zerbitzutik datozen bikotekideei lan-arloko orientabidea eskaintzeko.
Bizkaia Talent jakitun da mugikortasun geografikoak nazioarteko goi-mailako prestakuntza duten langileen bizitza pertsonaleko planei eragiten diela, eta, ondorioz, zailtasuna eragiten duela talenturik onena erakartzeko, eusteko edota lotzeko orduan.
Horrenbestez, gero eta garrantzitsuagoa da langile horien bikotekideei laguntza ematea, helmugetan gizarte-, kultura- eta lan-esparruetan integra daitezen, funtsezkoa baita profesionalentzat bikotekidearekin eta, hala badagokio, familiarekin batera egin nahi duten bizitza-proiekturako.
Hori dela eta, Bizkaia Talentek eta LKSk lankidetza-hitzarmena sinatu dute, zeinaren funtsa izango den goi-mailako prestakuntza duten langileentzako eta beren bikotekideentzako zerbitzuen berrintegrazio-estrategia, hiru ardatz hauek oinarri: lan-arloko orientabidea (networking), ekintzailetza eta boluntariotza, Euskadiko eragileen eta enplegatzaileen laguntzarekin.
Bizkaia Talenten aldetik, Carmen Méndez Relocation & Be Basque Dual Career zerbitzuaren arduradunak nabarmendu du garrantzitsua dela nazioarteko eskarmentua duten profesional horiek Euskadiko enpresa-, zientzia- eta teknologia-sarearekin harremanetan jartzea, aholkularitza-enpresen laguntzaz.
LKSren aldetik, berriz, bertako pertsonen aholkularitza-zerbitzuaren zuzendari Ander Sansieneak aipatu du atzerriratze- edo aberriratze-prozesuek porrot egiteko arrazoi nagusietako bat izaten dela profesionalaren bikotekidea eta seme-alabak ez direla egokitzen helmugako ingurune soziokulturalera. Kasu askotan, itzultzen direnek egun lan egiten duten herrialdeetako bertako bikotekideak izaten dituzte, beraz, oso garrantzitsua da profesionalei laguntza ematea itzultzeko prozesu hori arrakastaz burutzeko ahalik eta berme handienaz gertatuko dela ziurtatzeko.