Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak Talentia Challenge Programa garatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute   

  • Hitzarmenari esker, ekimeneko parte-hartzaileen jarduerak eta nazioarteko bisitaldietarako joan-etorriak areagotu ahal izango dira

Bizkaia Talentek bultzatutako Talentia Challenge Erronken Programaren lehenengo edizioa amaitzear dagoen arren, albiste onak sortzen jarraitzen du. Hain zuzen ere, “la Caixa” Gizarte Ekintzak programako laguntzaile moduan atxikitzeko hartutako erabakia izan da azkena.

Talentia Challenge ekimen berritzailea da, eta ondo baino hobeto prestatutako profesionalak erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko prozesuak zein baldintzak sustatzea dauka helburu. Hartara, euskal erakundeen berrikuntza eta jakintza aurreratua suspertu ahal izango dira.

Proiektu hori Talentia Programa ezagun eta beteranoan zein Bizkaiko Profesionaltasunerako Trebetasunen Programan dago oinarrituta. Bertatik, gainera, Euskadiko hiru unibertsitateak kontuan hartuta (EHU, Deusto eta Mondragon) Bizkaian ahalmen handiena duten graduko 1.000tik gora ikasle igaro dira.

Lehenengo edizio honetan, euskal erakunde ospetsuek parte hartu dute, eta euren erronkak aurkeztu dituzte; esate baterako, IDOM, ARTECHE, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, LANTEGI BATUAK eta Bizkaiko Foru Aldundia bera, besteak beste.

HITZARMENAREN SINADURA

Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, eta CaixaBank-eko erakundeen zuzendaria Bizkaian, Elena Abando, lankidetza-hitzarmena sinatu dute, “la Caixa” Gizarte Ekintzari esker Talentia Challenge Programa aitzindaria are gehiago sustatzeko.

Hitzarmen horrek programako bertako jarduerak egitea dauka helburua, baina, batez ere, nazioarteko bisitaldiak bultzatzea; Finlandiako edo Cambridgeko hiri handietara egin berri direnak bezalakoak, adibidez.

“Lankidetza hau sinatzea aukera aparta da, programa bera bultzatuko delako eta jarduerak zein nazioarteko bisitaldiak egin ahal izango direlako, Talentia Challenge Programaren lehenengo edizioko parte-hartzaileei prestakuntza eta esperientzia hobea eskaintzeko”, adierazi du Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak.

Bestetik, Abandok azaldu duenez, “la Caixa” Gizarte Ekintzan, gazteen enpleguaren sorrera zein ekintzailetza sustatu nahi ditugu, eta Talentia Challenge gure lehentasunekin bat datorren programa dela uste dugu”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×