Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Euskal aeronautika hazi egin da, eta, 2014an, enplegua sortu zuen Euskadin

2015/05/13

2014an, euskal sektore industrial aeronautikoak enplegua sortu zuen Euskadin, Hegan klusterraren inguruan elkartutako enpresetako euskal lantegietako langileen kopurua %4,4 handitu zen-eta.

Hegazkinen eraikuntzarekin lotutako euskal industriak salmentak eta langileen kopurua gehitu zituen azken ekitaldian. Urte horretan, gainera, estatu espainola krisitik irteten hasi zenez, Hegan Euskal Kluster Aeronautikoko presidenteak eta Aernnovako arduradun gorenak, Iñaki López Gandaseguik, honako hauxe baieztatu ahal izan du: “euskal sektore aeronautikoaren hazkuntza-erritmo moderatu bezain iraunkorrari eutsi diogu”.

Horrez gain, hurrengo hogei urteetan hegazkin komertzialen munduko merkatua gorantz bilakatuko dela aurreikusi denez, ”aire-sektorearen osasuna ona” dela egiaztatu daiteke, atzo Hegan euskal klusterreko arduradun gorenek adierazi zuten bezala. Euren esanetan, balantze horri esker badago ziurtatzerik euskal enpresetako fakturazioa %5 inguru gehituko dela aurton.

Iaz, Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterreko enpresa kideek 1.755 milioi euro fakturatu zituzten guztira. Gorakada, beraz, %2koa izan zen 2013koaren aldean. Bestetik, enplegua %1 hazi zen munduan sakabanatuta dituzten lantegi guztietan (12.546 langileraino). Euskadin, gehikuntza hori %4,4koa izan zenez, 4.278 langile daude gaur egun, eta ondo prestatutako langile kualifikatuak dira. Salmentei dagokienez, euskal lurraldean kokatutako lantegiek 874 milioi euro fakturatu zituzten, aurreko ekitaldian baino %8,1 gehiago, alegia.

Orain dela gutxi jakin ahal izan dugun bezala, egoitza nagusia Bizkaiko Zamudioko udalerrian daukan Industria de Turbo Propulsores (ITP) enpresak Emirates aire-konpainiarako 200 hegazkin-motorreko eskaeran parte hartuko du, eta, horren ondorioz, bere salmentak 1.472 milioi eurotik gorakoak izango dira, Rolls-Royce bazkideak bere historian jasotako enkargu handienean, hain zuzen ere.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×