Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek Talentia Sareko kideei emango dizkie laguntzak, AICrekin hitzarmena sinatu ostean Automobilgintzan Murgiltzeko Programa egin dezaten

2017/06/12

Bizkaia-Euskadira talentua erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko elkarteak lotuneak estutzen jarraitzen du lurraldeko sare ekonomikorako giltzarriak diren erakundeekin, ondo baino hobeto prestatutako profesionalentzako ekosistema sortu ahal izateko.

Hartara, Bizkaia Talentek lankidetza-hitzarmena sinatu berri du Inés Anituaren zuzendaritzapeko Automotive Intelligence Centerrekin (AIC). Automobilgintzarako balioa sortzen duen zentro europar handienetakoa da, berrikuntza irekiaren kontzeptuan dago oinarrituta eta, bertan, enpresek badute euren posizioa lankidetzaren bidez hobetzerik. Merkatuko orientaziopean, AICk eskainitako zerbitzuei esker, badago automobilgintzaren lehiakortasuna maila globalean hobetzerik, jakintza, prestakuntza, ikerketa eta garapen industriala egitura berean integratzen badira.

AUTOMOBILGINTZAN MURGILTZEKO PROGRAMAKO LAGUNTZAK

Besteak beste, “hitzarmen horri esker, Bizkaia Talentek Talentia SAREKO kideei emango dizkie laguntzak, AICko Automobilgintzan Murgiltzeko Programan parte hartu dezaten”, adierazi du Ivan Jimenezek, elkarteko zuzendari gerenteak.

Ekimen hori aurtengo uztailaren 3tik 7ra egingo da, eta honako espezialitate hauetan unibertsitateko eta LHko azken mailan dauden ikasleak eta, oro har, lizentziatu berriak izango dira hartzaileak: ingeniaritzak, ADE eta marketina.

Ikasgelarik eta maisu-saiorik gabeko saiakuntzazko eredua da, eta, bertan, goi-mailako adituekin egingo dira bilerak, koordinatzailearen zuzendaritzapean. Era berean, enpresak, lantegiak, I+G-ko unitateak edo zentroak ere bisitatuko dira; esate baterako, Mercedes Vitoria, Gestamp, CIE Automotive, BATZ, GKN, Bridgestone edo Microdeco, besteak beste.

Horrez gain, jarduera osagarriak ere garatuko dira. Esate baterako, Basque Automotive Industry 2017 (BAI) jardunaldian parte hartuko dute, eta sariak banatuko dira bertan.

“Talentia Programako edo Bizkaiko Profesionaltasunerako Trebetasunen Programako partaidetza-urtea edozein dela ere, Talentia SAREKO kide guztiek parte hartzeko eskabidea izapidetu ahal izango dute web honen bidez: http://www.aicenter.eu/cas/index.aspx. Bertan, hain zuzen ere, Talentia SAREKO kideak direla adierazi beharko dute 10 laguntzetako bat lortu ahal izateko, eta, laguntza horren bidez, matrikularen %50 ordaindu ahal izango dute”, erantsi du Ivan Jimenezek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, baduzu AICko programa oso-osorik ikusterik. Horretarako, hemen klikatu besterik ez duzu.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×