2022-2023 ikasturterako Zilarrezko Ekonomiarako Programan eskabidea aurkezteko epea luzatu dute
2022/08/31
- Programak zilarrezko ekonomiako espezializazio-masterrak finantzatuko du zati batez 2022-2023 ikasturterako.
- 124.200 euro bideratuko dira 23 izangai onuradun izango dituen programa honetara.
Bizkaia Talentek azaroaren 15era arte luzatu du Zilarrezko Ekonomiarako Bizkaia Programa 2022-2023 deialdirako eskabideak aurkezteko epea, goi-mailako prestakuntzadun pertsonei zuzendua, zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza espezializatua egin dezaten, euren gaikuntza hobetzeko eta egoera global berrira hobeto egokitzeko.
Programak zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan biztanleen zahartzapenaren erronkak eta horrekin lotutako produktuen zein zerbitzuen eskaera handiagoak sorrarazten dituen premiei erantzuteko gai izan daitezen.
Ekimen honen bidez, Bizkaia Talentek garapen bidean dagoen zilarrezko ekonomiaren sektoreak eskaintzen dituen aukerak suspertzea dauka helburu, adinekoen bizi-kalitatean eragina, eragin ekonomikoa eta eragin soziala sortzeko.
Onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Unibertsitateko titulazioa izatea.
- Eskabidea egitea eta onartuak izatea, 2022-2023ko ikasturtean unibertsitate batek Bizkaian zilarrezko ekonomiaren arloan emandako unibertsitate-masterreko ikasketak egiteko.
- Eskabideak aurkezteko epemuga: 2022ko azaroaren 15a.
- Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira: bizkaiaeconomiaplateada@bizkaiatalent.eus
Zilarrezko Ekonomiarako 2022-2023 Bizkaia Programaren oinarriak