Bizkaia Talent

Albisteak

Abian da Talentia Challenge programaren hirugarren edizioa

  • 35 gazte bost erakunderen erronkei irtenbidea ematen saiatuko dira, datozen bost hiletan

Bizkaia Talentek Talentia Challenge programaren hirugarren edizioa abiatu berri du: datozen bost hiletan, 35 talentu gaztek taldetan banatuta egingo dute lan edizio honetako enpresa parte-hartzaileek ─Apnabi, Faes Farma, ITP Aero, Seber Altube Ikastola eta Tecuni─ proposaturiko erronkei irtenbidea emateko.

Dagokion hautaketa-prozesua egin eta taldeak osatu ostean, parte-hartzaileek beren burua aurkeztu, eta bertatik bertara ezagutu dituzte datozen hiletan lana emango dieten enpresak. Taldeak diziplina anitzekoak dira, arlo akademiko eta profil desberdinetako pertsonek osatuak, eta xede izango dute enpresei askotariko ikuspegiak eskaintzea.

Aipatu beharra dago talde bakoitzak team coach bat izango duela prozesu osoan, eta prestakuntza-saioak egingo dituztela aholkulari adituekin, datozen bost hiletan etengabeko prestakuntza bermatuta izan dezaten.

Edizio honetan, la Caixa Fundazioa babesle, bi bidaia egingo dituzte: bata Berlinera eta bestea Cambridgera. Han, tokiko eragileen eskutik beste adibide batzuk ezagutzeko parada izango dute, eta ideia berriak sortu ahal izango dituzte enpresek planteaturiko erronkei irtenbidea emateko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×