Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek lehenengo TEDxUDeusto antolatzen lagundu du

2017/03/29

Martxoaren 24an, ostirala, Lagunarte elkarte unibertsitarioaren esfortzuari esker egindako TEDxUDeusto ekitaldia egin zen, eta, besteak beste, bizkaia talentek babestu zuen.

TEDxDeusto ekitaldian, zuzeneko hitzaldiak eta ikus-entzunezko agiriak tartekatu ziren, sektore humanitarioko belaunaldien arteko eztabaida sakona suspertzeko eta jardun humanitarioaren garapenerako ikuspegi eta bultzada berria sortzen saiatzeko. Lagunarte elkartekoen esanetan, “munduak aurrera egin dezan, jakintzaren ekonomia hurbildu behar da gizarteko txoko guztietara”.

Hartara, erakundeko ordezkari moduan bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezen partaidetza izan zuen ekitaldian, bertaratutakoek honako hauexen jakintzak eta esperientziak entzuteko aukera izan zuten: Stubhubeko general manager international, Jon Uriarte; London School of Economicseko Estrategia eta Ekonomiako katedraduna, Ignacio Palacios-Huerta; MET Communityko CEO eta sortzailea, Yanire Braña; Kivako Portfolio managerra, Juan Barbed; Cambio 16 aldizkariko zuzendaria, Gorka Landaburu; Solarpackeko presidentea, José Galíndez; Social and Sustainable Capital, Laura Montenegro; eta Events and Communication Manager at Fair Saturday, Paloma Rodrigo Salaverri.

 

LAGUNARTE ELKARTEA

Elkarte unibertsitario honek Deusto Business Schooleko ikasleek sustatutako proiektu sozialean parte hartzen du, eta gizartean bertan elkartasunaren zein lankidetzaren balioak sustatzea du helburu, desberdintasunak murrizteko eta mundu bidezkoagoan bizitzeko.

Proiektua 2014ko otsailean sortu zen, ekimenak Deusto Business Alumniren eta bizkaia talenten artean antolatutako Elkarteen Sorrerarako Ekimenen I. Lehiaketako sarietakoa irabazi ondoren.

“Harrezkero, Lagunarte Elkartearen hazkuntza eta eragina gero eta handiagoak izan dira, eta geure helburuak betetzen eta pertsona gehiagori laguntzen jarraitu nahi dugu, besterik ez”, baieztatu dute elkartetik.

Lehiaketa horrek Altuna Fundazioarekin garatutako bizkaia talenteko “Talent Pro Bizkaia” programan izan zuen jatorria, eta, bertan, Bizkaiko ikasleen nazioarteko esperientzien ideiak batu ziren. Ideia irabazleetakoa Deusto Business Schooleko Marta Pinedo ikasleak aurkeztutakoa izan zen, eta, hain zuzen ere, ikasleen elkartegintza sortzea proposatzen zuen, Lyongo Negozio Eskolan eduki zuen esperientzian oinarrituta. “Bizkaia talentek ideia hori proposatu zion Deusto Business Schooli, eta emaitzak ikusten ari gara zenbait ekimenen eskutik; esate baterako, Lagunartek lehenengo TEDxUDeusto hau antolatzean abian jarritakoa”, adierazi du Ivan Jimenezek.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×