Bizkaia Talent

Albisteak

Enplegua % 8,7 handituko da, Euskal Herrian, 2015-2025 epealdian, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen gazteriaren enplegagarritasunari eta lan-merkaturako sarbideari buruzko azterketa baten arabera (EGAB)

  • Hirugarren sektorearen hazkuntzak lan-aukerak sortuko ditu datorren hamarraldian.

Europan, enpleguaren bilakaera aintzat hartuta, lehen sektoreak behera egingo du, bai eta oinarrizko manufaktura-industriek ere; hirugarren sektorea, ordea, hazi egingo da, zerbitzu komertzialak eta enpresetarako zerbitzuak, banaketa eta garraioa, eta komertzialez bestelako zerbitzuak, hain zuzen. Horrez gain, hurrengo hamarraldian sortuko diren lan-aukeretako batzuk erretiroa hartutakoek utzitako lanpostuak betetzeko izango dira azterketaren arabera. Euskal Herrian, 2015-2025 epealdian, enplegu-bolumena % 8,7 handituko da.

Lanpostuen automatizazioa

Etorkizuneko lanpostuak betetzeko, beharrezkoak izango dira bestelako trebetasunak eta ezagutzak, eta, ondorioz, zenbait lanpostu desagertu egingo dira; aldi berean, beste batzuk sortuko dira, langileei konpetentzia espezializatuak eta prestakuntzari dagokionez eskakizun zorrotzagoak eskatuko dizkietenak, eta, hortaz, prestakuntza-maila txikieneko langileak izango dira kaltetuenak. Hauek dira automatizazio-ahalmen handieneko esparru batzuk: hotelak eta sukaldaritza, manufaktura-industria, garraioa eta biltegiratzea, nekazaritza, txikizkako merkataritza eta meatzaritza. Beste aldean, hezkuntzak, kudeaketa-zerbitzuek, profesionalek eta informazioaren esparrukoek, eta osasun- eta gizarte-zerbitzuek dute automatizatzeko aukerarik gutxien.

Prestakuntza duala eta curriculum-praktikak, gakoa

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aburuz, prestakuntza dual eraginkorra eta praktika zein beka duinen sistema funtsezkoak izango dira gazteek trebetasunak, ezagutzak eta lan-eskarmentua beregana ditzaten. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jotzen da enpresek prestakuntza-planetan parte hartzea.

Bizkaia Talent-ek aipatu azterketa egiten lagundu du: batetik, proiektuko focus group-etako batean parte hartu du, eta, bestetik, haren zuzendari Ivan Jiménez azterketaren aurkezpen-ekitaldian eginiko mahai-inguruko partaideetako bat izan zen.

Ikus txosten osoa hemen

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×