Bizkaia Talentek Barcelona Fácil hitzaldian parte hartu du, Bartzelonako Udalak antolatuta
- Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko elkartea ekonomiaren garapenari eskainitako saioan izan da
Joan den abenduaren 14an, arratsaldean, Bizkaia Talentek “Bartzelona Fácil: hiriko ekonomia-jarduera sustatzen” izeneko hitzaldian parte hartu zuen. Bartzelonako Udalak antolatua, ekitaldiaren helburua zen hirietako administrazioek ekonomiaren garapen bizkortzen nola lagun dezaketen eztabaidatzea, bereziki COVID-19aren garaian.
Hitzaldiaren harira, Bartzelonako Udalak Bartzelona Erraza Plana abiatu zuen, enpresen eta Udalaren arteko administrazio- eta lege-transakzioak hobetzea eta optimizatzea helburu.
Ekitaldian, besteren artean, honako hauek hartu zuten parte: Charles Laundry hirietan aditu eta aholkularia, eta Eurocities, e-Estonia, Startup Heatmap Europe, Tel Aviv Foundation, Bartzelona Global, Boston Consulting Group eta Munduko Bankua erakundeen ordezkariak.
Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek “Ekonomiaren garapena: lege-esparruko erronkak” solasaldian parte hartu zuen, Madrilgo eta Bartzelonako udalen ordezkariekin batera, eta nabarmendu zuen enpresen eta profesionalen behar berrietara egokitu beharra dagoela, “non presentzia fisikoak 180º-ko bira egin duen. Gure hiri eta lurraldeetako legeriak talentua errazago erakarri ahal izateko moldatu behar ditugu, bereziki nomada digitalek gero eta garrantzi erlatibo handiagoa izango duten garaian”.
Ildo horretatik, Jimenezek Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari den lana goraipatu zuen, alegia, enpresetarako zerga-pizgarriak ezartzea eta Bizkaiara beharrera datozen profesionalei zerga-kenkariak eskaintzea, beste ekimen batzuen artean.