Amsterdamen bizi diren hogeita hamar bat profesionalek elkar ezagutu dute beste Be Basque Talent Meeting batean
2019/05/31
- Bizkaia Talentek beste networking-topaketa bat antolatu zuen Holandako hiriburuan eta inguruetan bizi diren goi-mailako prestakuntzadun profesionalen Euskadira itzultzeko aukerak ezagutzeko
Maiatzaren 23ko arratsaldean, lan-ibilbidea Amsterdamen eta inguruetan garatzen ari diren goi-mailako prestakuntzadun hogeita hamar profesional inguruk elkar ezagutu zuten Be Basque Talent Meeting delakoaren beste topaketa batean, Bizkaia Talent azken urteotan garatzen ari den Be Basque estrategiaren baitan.
Profesionalek, denak ere informazio- eta komunikazio-teknologien eta zientzia-teknologia eta fabrikazioaren sektoreetakoak, besteak beste, Bizkaia Talenten zuzendari gerente Ivan Jimenezi entzuteko aukera izan zuten, zeinak egungo lan-merkatuaren egoera eta epe motz nahiz ertainera gehien eskatuko diren profilen berri eman zien, Bizkaia Talentek haien eskura jartzen dituen tresnak ezagutarazteaz batera: Basque Talent Map, Basque Talent Observatory eta Career Development Centre.
Be Basque Talent Network
Euskadirekin lotura duten edo izan nahi duten prestakuntza handiko profesionalen sarerik handiena da Be Basque Talent Network, eta 100 herrialdetan sakabanatutako 12.000 profesionalek nahiz 350 euskal erakundek osatzen dute. Bere xedea ondokoa da: munduan zehar lanean diharduten profesionalak beste enpresa eta profesional batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugiarazteko eta kontaktuen eraketa zein merkataritza-harremanak errazteko.