Bizkaia Talentek lurraldeko puntako enpresen ateak ireki dizkie atzerriko profesionalei
2021/06/30
- Lau Be Basque Talent Meeting antolatu ditu, eta kualifikazio handiko nazioarteko 160 profesionalek Bizkaiko lau erakunderekin konektatu dute: Entelgy-Ibai, Berba, Vaillant Group eta Fineco.
Ekainean zehar, Bizkaia Talentek lau Be Basque Talent Meeting (BBTM) antolatu ditu, atzerrian bizi diren kualifikazio handiko profesionalei zuzenduta, haien karrera Euskadin garatzen jarraitzeko aukerak erakusteko.
Topaketa horiek profesionalek eta enpresek elkar ezagutzeko balio dute. Alde batetik, erakundeei nazioarteko esperientzia duten profesionalen artean ezagutzera ematen laguntzen die, eta haien taldeetan sar ditzaketen profilak identifikatzeko aukera ematen die.
Profesionalen kasuan, BBTMak aukera ematen die enpresak sakonago ezagutzeko, baita langileentzat duten balio-proposamena (sartzeko prozesua, prestakuntza-plana, lan-baldintzak, etab.), antolaketa-kultura, eskatzen duten pertsonen tipologia eta garatzen dituzten proiektuak ere.
Jarraian, Be Basque Talent Meetings jardunaldietan parte hartu duten enpresak eta bilatzen dituzten profil profesionalak:
- Entelgy-Ibai: BusinessTech-aholkularia, bezeroei haien erronkak bultzatzen dituzten teknologia berriak hartzen laguntzen diena, aldaketan lagunduz eta haien aktiboak ziberbabestuz.
Honako hauen bila: software-garatzaileak. - Berba: hemengo milaka itzultzaileri adimen artifizialaren laguntzarekin lan egiteko aukera ematen dien online plataforma.
Honako hauen bila: software-garatzaileak, UX espezialistak, SEMak eta pricing espezialistak. - Vaillant: klimatizazioaren sektoreko nazioarteko konpainia (berokuntza, aireztapena eta aire girotua).
Honako hauen bila: ingeniari mekanikoak, balidazio-ingeniariak. - Fineco: bezero pribatuentzako, familientzako eta erakundeentzako ondareen kudeaketa eta aholkularitza globala.
Honako hauen bila: banka pribatuko aholkulariak, sistemen administrazioan, komunikazioan eta segurtasunean aditua den teknikaria.