Bizkaia Talent

Albisteak

Basque Culinary Centerrek Quality Innovation Award saria jaso du, munduko hezkuntza-zentro berritzaileenetakoa izateagatik

Mario Roberto Durán Ortiz
  • Prestakuntza gastronomikoa unibertsitate-ingurunean modu berritzailean txertatzeagatik saritu dute.

Excellence Finland erakundeak, 2007an Quality Innovation Award lehiaketa sortu zuenak, 2021eko saridunak iragarri berri ditu, eta Basque Culinary Center (BCC) nazioarteko hezkuntza-erakunde berritzaileenetakotzat jo du.

Mondragon Unibertsitateko BCCk Prize saria jaso du, Hezkuntza-sektoreko berrikuntza-kategorian, gastronomia-prestakuntza unibertsitate-ingurunean modu berritzailean txertatzeagatik eta, horrela, gastronomia esparru akademikora eta ikerkuntzara eramateagatik, bai eta Estatuko lehenengo Gastronomia Zientzien Fakultatea eta gastronomiaren alorrean lehen zentro teknologikoa finkatzeagatik ere.

QIAren 2021eko edizioan, 19 herrialdetako nazioarteko 561 hautagaitza aurkeztu dira, hala nola Finlandia, Estonia, Hungaria, Israel, Kazakhstan, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Suedia, Txina, Errusia eta Afrikako hegoaldeko hainbat herrialdetakoak.

Hamarkada bat baino gehiago sortu zenetik
Basque Culinary Center 2011n sortu zen, Mondragon Unibertsitateari atxikitako zentro gisa, eta hori bera mugarria izan zen: lehen aldiz, sukaldaritza-prestakuntza unibertsitate-ingurunean txertatu zen. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduaz gain, egun hamar master eta ikastaro ugari eskaintzen ditu gastronomiaren arloko profesionalentzat edo gastronomiazaleentzat, baita Gastronomiaren alorreko lehen doktoretza-programa ere.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×