Bizkaia talentek Amsterdam RAIn egindako BCF Career Eventen parte hartu zuen
Maiatzaren 10ean, bizkaia talentek BCF Career Eventen parte hartu zuen. Europako Enplegu Zientifikoaren Azoka handiena da, eta bizitzako zientzietako, kimikako, elikadurako eta farmaziako adituak ditu helburu. BCF azokak 2.000 bisitari baino gehiago erakartzen ditu, eta aukera paregabea eskaintzen du talentuarekin zuzenean elkarreragiteko eta Euskadiko lan-ibilbiderako abaguneak aurkezteko.
Nazioarteko ekitaldi horretan, bizkaia:talentek euskal erakundeek eskaintzen dituzten aukerak aurkeztu nahi izan dizkie biozientzien, kimikaren, farmaziaren eta elikaduraren arloan lan egiten duten profesional eta ikertzaile prestatu-prestatuei, ikerketa-lerroen eta produktu edota zerbitzuen garapenerako erakarri ahal izateko.
Bizkaia:talenteko erakustokian bertan, aurkeztutako hogeita sei aukera profesional hutsetan lan egin eta Euskadirekiko lotunea indartu nahi duten 300etik gora ikertzaileren kezkak eta eskaerak atenditu ziren.
Bizkaia:talentek azokan bertan aurkeztuak izateko aukera eskaintzen die erakundeei, eta, horretarako, haien lan-eskaintzak aurkeztu eta zabaldu egiten ditu bertan. Azoka horretan, bizkaia:talentek 15 euskal erakunderen eskaintzak aurkeztu zituen, zientziaren, teknologiaren eta enpresaren arloko goi-mailako 26 profesional erakartzeko asmoz.
Oraingo honetan, bizkaia:talent honako euskal erakunde hauetako ordezkaria izan da: ACHUCARRO BASQUE CENTER FOR NEUROSCIENCE, ACITURRI, AIRLAN, BIOKILAB, CIC ENERGIGUNE, CIC NANOGUNE, INGEMAT, INT-BUSSINES DESIGN, MAIER, NEM SOLUTIONS, PA CONSULTING, TECNALIA, DEUSTUKO UNIBERTSITATEA eta EHU.
Nazioarteko azoka horrek Bizkaia-Euskadirako arlo estrategikoetako profesional eta ikertzaile prestatu-prestatuak aurkitzeko eta erakartzeko aukera eskaintzen digu. Izan ere, profesional eta enpresa (edo erakunde) horien arteko ustezko kontratazioak eta lankidetza (kontratatuak izan gabe) aztertu ditzakegu, ikerketa-lerroak eta produktu edota zerbitzuak garatzeko, baina, batez ere, Amsterdam inguruan bizi diren euskal profesionalei lehentasuna emateko.