Bizkaia Talent euskal erakundeetarako talentua erakartzeko helburuz izan da Ganteko BCF Career Event azokan
2022/11/18
- Euskal elkarteak Euskadiko 55 erakunderen 160 lan-eskaintza aurkeztu ditu bertako lan-merkatura goi-mailako prestakuntza duten profesionalak erakartzeko
Bizkaia Talentek lanean jarraitzen du euskal enpresen nazioarteko posizionamendua indartzeko eta, horrela, Euskadi goi-mailako prestakuntza duten profesionalentzako nazioarteko erreferentziako leku erakargarria bihurtzeko, bai atzerritarrentzat bai beren lan-ibilbidea beste leku batean garatzeko emigratu zuten euskal herritarrentzat.
Horretarako, joan den azaroaren 16an, Belgikako Gante hirira joan zen BCF Career Event enplegu-azokan parte hartzeko, alegia, 2005etik biozientzien esparruko ekitaldi profesional espezifikorik handienean, zeinak helburu duen erakundeak biozientzien, bioteknologiaren, kimikaren, elikaduraren eta farmaziaren arloetako goi-mailako prestakuntza duten profesionalekin harremanetan jartzea. Ekitaldiak 2.000 enplegu-eskatzaile inguru bildu zituen.
55 erakunde
Oraingoan, Bizkaia Talentek Euskadiko 55 erakunderen 160 lan-eskaintza aurkeztu zituen: Agile Content, Artez, AZTI, Basque Centre for Biophysics, Basquevolt, BBVA IT España, BC3 Basque Centre for Climate Change, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, Biocruces Bizkaia Health Research Institute, Bluetab, CAF Signalling, CAF Turnkey & Engineering SL, Cetest, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Deneb Medical, Devlon, Farmaconsulting, FEV Consulting Iberia SL, Fidenet Comunicación, Gaiker, Generali Seguros, GES (Global Energy Services), Grupo RETAbet, Ingeteam, Innomy Biotech SL, Inzu Group, Jsanse, Kategora, Lantek Sheet Metal Solutions, Lointek, Maier Group, Mikrobiomik, Nabla Wind Hub, Ormazabal, Oxcitas, P4Q Electronics SL, Pasaban, Prosertek, Protio Power, Qida, Selektium, SENER, Startup Wise Guys, TAAV Biomanufacturing Solutions, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Vaillant Group, Vicomtech, Viralgen Vector Core, VIVEbiotech, Walter Pack, Woza, Yoid, Zunibal.