Bizkaia Talentek BCF Career Event lan-azokan parte hartu du, Utrecht hiri holandarrean
2019/05/28
- Euskadiko 36 erakunderen ordezkaria izan zen, goi-mailako prestakuntzadun 89 lan-eskaintza eramanda, 2.000 lagun inguru bildu zituen ekitaldian
Bizkaia Talentek lanean jarraitzen du Euskadiko enpresak berton zein atzerrian kokatzeko eta Euskadi lurralde erakargarria nahiz nazioarteko erreferentzia bihurtzeko goi-mailako prestakuntza duten profesionalentzat, bai hemengoentzat bai lan-ibilbidea atzerrian garatzen ari direnentzat.
Hori dela eta, BCF Career Event lan-azokaren azken edizioan izan zen, Holandako Utrecht hirian, joan den maiatzaren 23an. Azokaren helburua da zientziaren, kimikaren, elikaduraren edota farmaziaren sektoreetako profesionalak eta erakunde entzutetsuak harremanetan jartzea.
Bizkaia Talent Euskadiko 36 erakunderen ordezkaria izan zen han, eta goi-mailako prestakuntzadun 89 lan-eskaintza aurkeztu zituen, aipatu sektoreetako goi-mailako prestakuntzadun profesionalak Euskadira erakartzeko xedez. Zehazki, enpresa hauek ordezkatu zituen: Achucarro Basque Center for Neuroscience, Aplanet, Asparia Glycomics, AZTI, Batea, Biobide, Biocruces Bizkaia Health Research Institute, Bizintek Innova, BuntPlanet, CIC Energigune, CIC nanoGUNE, Comalatech, Deloitte, Emica Bombas, Empieza Por Educar, Erreka S.Coop, Fineco-Banca Privada Kutxabank, Graphenea, ieTeam Consultores, IK4 Ideko, IK4 Research Alliance, IK4 TEKNIKER, Ikerlan, In Group Consultoria, Insulclock, Kide S.Coop., Lazpiur, LKS Selection & Training Management, Noray Bioinformatics S.L., Orona , Polymat, Tecnalia Research and Innovation, ThyssenKrupp, Deustuko Unibertsitatea, Vicomtech eta We Bring Strategy Consultants.