Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Europak Basque Digital Innovation Hub saritu du euskal ETEen eraldaketa digitala bultzatzeko egin duen lanagatik

2021/02/03

  • DIHnet Champions Challenge saria jaso du Europako Batzordeak urtero antolatzen duen Digital Innovation Hubs konferentzian

Euskadiko I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintza publiko-pribatuak, Basque Digital Innovation Hub-ek, DIHnet Champions Challenge saria jaso zuen pasa den urtarrilaren 27an Europako Batzordeak antolatzen duen urteroko Digital Innovation Hubs (DIHs) konferentzian. Digital Innovation Hubs DIHnet sare europarrak ematen duen sari honek aitortza egiten die Europako ETEen eraldaketa digitala bultzatzeko eskualde mailako ekimenei.

Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyer-ek aitortu du Basque Digital Innovation Hub tresna egokia dela konponbide digital eta jasangarriak probatu eta baliozkotzeko, eta Eskualdeen Batzordearen azken osoko bilkuran aipamen berezia egin zion eraldaketa digitala bultzatzeko euskal ekimen honi. Von der Leyen-ek eredutzat jarri zuen Eusko Jaurlaritzak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) proiektuaren bitartez garatzen duen digitalizazio-politika.

Eusko Jaurlaritzaren helburua euskal industriari balio-kate digital globaletan sartzen laguntzea da, horretarako datu-truke zibersegurua ziurtatuz, Euskadiko eta Europako enpresei behar duten azpiegitura eskainiz euren konponbideak garatu eta probatu ditzaten, eta azpiegitura azkar eta seguru bat ematea Zibersegurtasunean eta Adimen Artifizialean espezializatutako Europako DIH zentroei, Euskadiko berrikuntzaren ekosistemari lotutako fabrikazio adimenduneko produktu eta zerbitzu berriak garatzeko.

Basque Digital Innovation Hub
Basque Digital Innovation Hub Eusko Jaurlaritzaren apustu berritzaile bat da, zeinaren helburua euskal enpresen eraldaketa digital eta jasangarria ahalbidetzeko azpiegitura ezartzea den. BDIH-k lau urte daramatza martxan eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen da. Jaurlaritzak eskaintzaren katalizatzaile-lana egiten du, bere gain hartuz eskaintza hori konpainietara helarazteko konpromisoa.

Euskal ETEek aukera dute 25 kide baino gehiago dituen BDIH sareko (zentro teknologikoak, unibertsitatea, lanbide-heziketako zentroak eta enpresetako I+G-ko zentroak) I+G-ko teknologia- eta azpiegitura-eskaintzaz baliatzeko Basque Digital Innovation Hub-en bitartez.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×