Bizkaia Talentek Be Basque Ambassadors programaren seigarren edizioa abiatu du
2023/11/20
- 20 herrialdetako 50 ikaslek hartuko dute parte nazioarteko ikasleak Euskadirekin fidelizatzeko programan.
Be Basque Ambassadors programaren seigarren edizioa abian da. Joan den azaroaren 8an, Bizkaia Talentek ongietorria egin zien, BBK Kunan, EHUn, Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, IED Kunsthal Bilbaon eta DigiPen Institute of Technologyn ikasten ari diren nazioarteko ikasleei.
Programa honek atzerriko ikasleen eta Euskadiren artean lotura sortzea du helburu. Horretarako, ikasleei beren garapen profesional eta pertsonalean laguntzen die, euskal kultura ezagutzera emanez eta Bizkaiko enpresa-, zientzia- eta teknologia-ekosistemara hurbilduz.
8 hilabetez, ikasleak prestakuntza-tailerretan, ekitaldi soziokulturaletan eta erreferentziako sektoreetako enpresetan izango dira. Gainera, aurten, nobedade gisa, parte-hartzaileek Be Basque Talent Meeting topaketetan parte hartzeko aukera izango dute, non euskal erakundeek eskaintzen dituzten lan-aukerak eta haien balio-proposamena bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duten.
Hainbat jatorritako ikasleak
Seigarren edizio honetan, 50 ikaslek hartuko dute parte, mundu osoko 20 herrialdetatik etorriak: Alemania, Andorra, Bolivia, Txile, Txina, Kolonbia, Hego Korea, Kuba, Ekuador, AEB, Kazakhstan, Kenya, Mexiko, Nikaragua, Nigeria, Peru, Portugal, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.