Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Be Basque Talent Conference-ren hamaikagarren edizioa Londresen izango da, urriaren 6an

2018/06/27

  • Biltzarrera Euskadiko 40 erakunde eta Erresuma Batuan bizi diren 170 profesional inguru joango dira.

Datorren urriaren 6an, Londresko ETC Venues St Paul’s-en, Be Basque Talent Conferenceren hamaikagarren edizioa egingo da. Bizkaia Talentek antolaturiko nazioarteko topaketaren xedea da Euskadiko erakundeak eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalak, Erresuma Batuan bizi direnak, harremanetan jartzea. Hala, biltzarrera joaten direnek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute sektore estrategikoen egungo egoera, bai eta etorkizunekoa ere, hala nola zein aukera dituzten ibilbide profesionala garatzeko, Euskadin garatzen diren proiektuetara itzuli edota haiekin bat egin nahi izanez gero.

Biltzarra egun osoan egingo da, eta profesionalek gaien araberako tailerretan eta eztabaida batean parte hartu ahal izango dute; horrez gain, bilera profesional pertsonalak egin ahal izango dituzte, eta, hainbat dinamikaren bidez, Euskadiko erakundeekin harremanetan jarri ahal izango dira. Era berean, networking-bazkari erabat pertsonalizatua ere izango dute, profesionalen eta erakundeen arteko elkarreragina ahalbidetzeko, batzuen eta besteen kolaborazioen ahalmenaren eta interesen arabera.

Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari gerenteak biltzarrak profesionalentzat zein erakundeetarako bereganatu duen garrantzia nabarmendu du: “Euskadin lana sortzen ari den honetan, lan-eskaintzen % 45 baino gehiago goi-mailako prestakuntza duten profesionalentzat dira, eta haien nazioarteko eskarmentuak balio erantsi oso garrantzitsua ematen die gure erakundeei, testuinguru ekonomiko gero eta globalizatuagoan, dela Euskadira itzultzen direlako, dela haiekin elkarlanean aritzeko”.

Euskadiko 40 erakunde
Londresko biltzarrera hainbat sektoretako 40 erakunde joango dira: ACICAE-Basque Automotive Cluster, ADEGI, AMPO S.Coop, BATZ S.Coop, Beaz Bizkaia, Bilbao Ekintza, CAF Group, CEBEK, Campo & Ochandiano, CIC Energigune, CIE Automotive, Cikautxo S.Coop, Danobat Group, Diputación Foral de Bizkaia, Diputación Foral de Gipuzkoa, Egile S.L., ERREKA Group, Etxe-Tar S.A., Fagor Arrasate S.Coop, Fidenet Comunicación S.L., Cluster GAIA, Gestamp, Gestionet, Grupo ULMA, Ibarmia, ieTeam Consultores, IK4 Research Alliance, In Group Consultoria, ITP Aero, Grupo Kirol -Kirolbet & KirolSoft-, LKS, Matrici S. Coop, Mondragon Corporation, NEM Solutions, Petronor, Grupo RETAbet, SALTO Systems, Sidenor Aceros Especiales S.L., TECNALIA Research & Innovation, UPV/EHU, Velatia, Vicomtech, Virtualware.

Ibilbide luzeko jardunaldia
2008an lehenengo Be Basque Talent Conference egin zenetik, 481 profesionalek eta 56 enpresek hartu dute parte haren edizioetan, zeinak Europako hainbat hiritan egin diren: Munich, Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Tolosa, Amsterdam, Dublin, Londres eta Hanburgo, besteak beste.

Egitaraua ikusi: BBTC London egitaraua

Zer topatuko duzu BBTC Londonen? What Will You Find

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×