12. Be Basque Talent Conference-ren erabateko arrakasta, Parisen
- Euskadiko 46 erakunde eta Frantzian bizi diren goi-mailako prestakuntzadun 140 profesional harremanetan sartu ziren topaketa jendetsuan
Joan den urriaren 26an, Bizkaia Talentek Be Basque Talent Conferenceren (BBTC) hamabigarren edizioa egin zuen, Parisen, Professional Networkingen baitan, zeinaren xedea den Euskadiko erakundeak bertarako estrategikoak diren sektoreetako goi-mailako prestakuntzadun profesionalekin harremanetan jartzea.
Jardunaldia hasteko, Bizkaiko Foru Aldundiko (Bizkaia Talenten nagusia) Ekonomia Sustapeneko Diputatu Ainara Basurkok ongietorria egin zien bertaratuei, alegia, lan-ibilbidea Frantzian garatzen ari diren 140 profesionalei, denak ere automobilgintzaren, makina-erremintaren edota ITen sektoreetakoak, besteak beste, eta Euskadiko 46 erakunde hauei: Achucarro Basque Center for Neuroscience, Ampo, Angulas Aguinaga, Arteche, Batea, BCAM, Bizkaia Beaz, Bizkaia Talent, CAF Group, CIC Energigune, CIE Automotive, CIC nanoGUNE, Cikautxo, Comalatech, Danobat Group, Egile Corporation, Fagor Arrasate, Gaia, Gestamp, Gestionet, Gipuzkoa Talent, ieTeam Consultores, Ikerbasque, Ikerlan, Ingeteam, in Group Consultoria, Inzu Group, Irizar, ITP Aero, Grupo Kirol, Lantek, LKS, Mondragon Corporation, Mubea Edai, Petronor, Prosertek, Grupo RETAbet, Salto Systems, Grupo Sarralle, Sener, Spring Professional, Tecnalia, ULMA Group, EHU, Velatia eta Vicomtech.
Erakundeen informazio-saioetara joatez gain, profesionalek eztabaida irekiko foro batean parte hartzeko aukera izan zuten, bai eta tailer tematikoetan ere, eta jardunaldian zeuden Euskadiko enpresen ordezkariekin banako 600 bilera profesional baino gehiago egin ahal izan zituzten. Era berean, bestelako networking-dinamikak ere izan ziren, profesionalen eta antolakundeen arteko elkarrekintza erraztea xede, batzuen eta besteen lankidetza-ahalmenen eta interesen arabera.
Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak adierazi du oso pozik dagoela topaketaren garapenarekin, eta oso positiboki baloratu du: “Zorra genuen Paris inguruan lan egiten duten profesionalekin. Honelako ekitaldiak antolatzen 12 urte eman ondoren, topaketa hau merezi zuen mailaren arabera egiten saiatu gara, eta Euskadiko erakundeen ordezkari guztiei esker lortu dugu, oraingoan ere duela hil batzuetatik egun hau antolatzen lagundu baitigute”.
34 jardunaldi eta 1.200 profesional 2008tik
Parisko topaketa hau eginda, dagoeneko 1200 profesional batu dira, 2008tik, Bizkaia Talenten 34 jardunaldi tematikoetan, Be Basque Talent Conference (BBTC) eta Be Basque Talent Meeting (BBTM) deritzenak batuta, Londresen, Munichen, Hanburgon, Amsterdamen, Bostonen, Hannoverren… eginak. Bilkura horiei esker, harreman profesionalak sortu dira, lan-kontratazioetan eta enpresen arteko lankidetza-kontratuetan gauzatuak; hala, talentuaren mugikortasuna eta fluxua sustatzeaz gain, Euskadiko hazkunde ekonomikoa eragiteko apustu segurua dira.
IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA HEMEN