Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Irekita Bizkaia BBK 2018 bekak eskatzeko epea, zeinak Bizkaia Talentek kudeatuko dituen

2018/12/07

  • Unibertsitateko titulua duten gazteek prestakuntza espezializatua jasoko dute nazioarteko erreferentziazko zentroetan, eta, ondoren, Bizkaiko puntako enpresek kontratatuko dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak Bizkaia BBK beken bigarren edizioa abiatu dute; Bizkaia Talenten bidez kudeatuta, unibertsitateko gradu-titulua duten gazteek jasoko dituzte, 30 edo 35 urte baino gutxiago dutenek (hautaturiko graduondoaren arabera) eta Bizkaian bizi direnek.

Programaren helburua da lurraldeko talentua bultzatzea eta, hala, modu erabakigarrian laguntzea profesionalak prestatzen, bereziki lehentasunezkotzat jotzen diren sektore estrategiko hauetan jardun dezaten: big data, energia, aeronautika, hub finantzarioa eta automobilgintza.

Zuzkidura ekonomikoa 420.000 eurokoa izango da, eta ahalik eta beka gehien banatuko dira unibertsitate eta enpresek onarturiko deialdiko onuradunek hautatzen duten prestakuntzaren kostuaren arabera. Bekak ondoko kostuak estaliko ditu: matrikulazioa, hegazkin-txartelak, ostatua, mantenua eta izan litezkeen beste gastu batzuk, deialdian ezarritako baremoen arabera.

Bizkaia BBK Beken programa bi fasetan banatuko da, zein bere denboraldi eta prestakuntza-ezaugarriekin:

  • 1. fasea. Prestakuntza espezializatua nazioarteko erreferentziazko zentroetan. Programaren hasierako fase honetan, onarturiko hautagaiek graduondo bat egingo dute ardatz estrategiko bakoitzerako esleituriko nazioarteko erreferentziazko zentroetan. Prestakuntzaren helburua izango da dagokion sektoreko enpresa liderrek sumaturiko erronkei erantzuteko esparru zehatzen ezagutza areagotzea, eta 12, 18 edo 24 hileko iraupena izango du.
  • 2. fasea. Lana Bizkaiko enpresetan. Fase honetan, hautagaia Bizkaiko enpresa traktore batean hasiko da lanean, prestakuntza jaso duen lehentasunezko esparrukoan, dagokion titulua eskuratu ostean. Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da, gutxienez, eta lan-baldintzak izango dira enpresak goi-mailako tituludun bati eskainiko lizkiokeen berak, lanaldi osoz.

Deialdiaren epea, gutxi gorabehera
Eskabideak eta dokumentazioa jasotzeko epea: 2018ko abendutik 2019ko otsailaren 10era
Behin betiko ebazpena: 2019ko apirila-maiatza
Onuradunek konpromisoa adierazteko sinadura: 2019ko maiatza-ekaina

Sakatu hemen Bizkaia BBK 2018 Bekak jasotzeko eskabidea betetzeko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×