Getxoko Punta Begoñako galeriak bere xarma erakutsi die Relocation Zerbitzuko goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko ikertzaile eta profesionalei
Azaroaren 25ean, ostirala, Albania, Guatemala, India, Iran, Italia, Japonia, Herbehereak, Erresuma Batua eta Estatu espainoleko goi-mailako prestakuntzadun 15 ikertzailek eta profesionalek osatutako nazioarteko taldeak eta haien familiek Bizkaiko ondare kulturalaren osagaia den Punta Begoñako galeriak bisitatu ahal izan zituzten.
Batetik, 1919an Ricardo Bastidak kostaldeko geografiara egokituta diseinatu eta eraikitako galeria bisitatu zuten. Itsaslabarreko euspen eta defentsarako horma jarraitzea eta errematatzea zuen eginkizun nagusi, bertan Atxekolandetako orubeak daudelako kokatuta. Leku horretan, gainera, Echevarrietatarren jauregia, 1910ean Gregorio Ibarreche arkitektoak diseinatutako estilo ingeleseko etxetzarra, zegoen kokatuta, baina desagertu egin da. Jabeak atsedenleku moduan diseinatutako zenbait gela eta pasabide eraiki zituen bertan.
Barruko aldean, Getxoko Udalaren eta EHUren lidergopean ingurua balioesteko abian jarritako plana azaldu zuen tokiko gidariak. Bisitaldiaren amaieran, aperitiboa hartu zuten udalerriko kirol-portuan.
Hartara, berriro ere, bizkaia talenteko Relocation Zerbitzuaren helburua bete ahal izan zen: gure lurraldearen aldeko apustua egiten duen nazioarteko talentuen arteko harreman pertsonal eta profesionalak sustatzea.