Bilbo, munduko hiririk adimendunen arteko 9.a, IMD Smart City Index 2019 txostenaren arabera
- Bizkaiko hiriburua bederatzigarren postuan dago hiri batek bertako biztanleen bizitza hobetzeko teknologia adimendunak ezartzeko orduan egindako ahalegina eta izandako arrakasta ebaluatzen dituen rankingean
Bilbo munduko hiririk adimendunen arteko bederatzigarrena da, Hiri Adimendunen Indizearen (Smart City Index) lehenengo edizio honetako txostenaren arabera, zeina IMDko Munduko Lehiakortasun Zentroko (IMD World Competitiveness Center) Hiri Adimendunen Behatokiak egin duen. Suitzako negozio-eskola hori mundu-mailako liderretako bat da, ranking ugariren arabera, eta txostena Singapurreko Teknologia eta Diseinu Unibertsitatearekin (SUTD) batera osatu du.
Guztira, mundu osoko 102 hiri aztertu dituzte, hainbat alderdiri erreparatuz, besteak beste: zer-nolako pertzepzioa duten hiritarrek hiri-inguruneari eta beren bizitzak hobetzeko teknologia adimendunak dituzten zerbitzu eskuragarriei buruz; bizi-kalitatea; segurtasuna; osasun-zerbitzuak baliatzeko ahalmena; hezkuntza; mugikortasuna; eta gizarte-elkarrekintza.
Bilbo bederatzigarren postuan dago, puntuazioa ona lortu baitu alderdi hauetan: garraio publikoa, eremu kaltetuenetako oinarrizko saneamendua, berdeguneak, zerbitzu medikoak nola ematen diren, birziklatze-zerbitzuak, hitzordu medikoen online-antolaketa eta aisialdiko jardueren online-erosketa, besteren artean.
Hau da munduko 10 hiririk adimendunen zerrenda osoa: Singapur (1.), Zurich (2.), Oslo (3.), Geneva (4.), Kopenhage (5.), Auckland (6.), Taipei (7.), Helsinki (8.) eta Düsseldorf (10.).