Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bilbo, garraio publiko onena duen hiria Estatu osoan

2018/11/21

  • Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU, gaztelaniazko siglak) Bizkaiko hiriburuari eman dio puntuaziorik handiena, aztertu dituen 21 hirien artean, puntualtasunari eta aglomerazioari dagokienez.

Bilboko garraio publikoa oso puntuala da, eta aglomerazio gutxi izaten du, OCU erakunde entzutetsuak egindako azterketa baten arabera. Estatuko 21 hiri aztertu ostean, OCUk Bizkaiko hiriburua jo du onentzat, % 100i dagokionez puntuazio honekin: % 100 tranbiarako, % 88 metrorako eta % 68 udal-autobuserako. Hala, Bilbo estatu-mailako rankingaren buruan dago, aipatu garraiobideak aintzat hartuta, eta garraio publiko onena duen hiria da, Madril eta Bartzelonaren moduko hiri handiagoen gainetik.

Aipatu beharra dago Bilbon erabiltzen dela gutxien ibilgailu pribatua, eta, Espainiako estatuko hiri nagusien artean, jendea bertan mugitzen dela gehien oinez eta bizikletaz. Datu horiek, beste adierazle bat dira talentua gure lurraldera erakartzeari begira bizi-kalitatearen eta mugikortasunaren erreferente bihurtzeko orduan.

Turismoa, hiriburu bizkaitarrean, esponentzialki areagotu da azken urteotan, eta, aldi berean, garraio publikoaren eskaintza ere bai. Egun, Bilboko garraio publikoaren baitako flota osoak (metroa, tranbia eta autobusak) hiriko eremu guztiak elkarlotzen ditu, eta, hala, herritarrak azkar eta eroso mugi daitezke hirian zehar.

Metroa da garraiobiderik erabiliena. Sarbide errazak, geltoki handiak eta arkitektura originala ditu, hiru lineako sareak hirigunetik auzo urrunenetarako tartea betetzen du, eta hiritik gertu dauden udalerri bizkaitarretara joateko ere balia daiteke.

Bilboko tranbiak ia 6 kilometroko linea bat du, 14 geltokirekin, zeinak hiriko hainbat auzo eta eremu lotzen dituen. Berari esker, ibaiaren alde biak goi-mailako kalitateko hiri-esparrua garatzeko ahalmen handia duen eremuan sartzea lortu da.

Azkenik, Bilbobusek, Bilboko hiri-garraiorako udal-zerbitzuak, 43 linea eta 500 geltoki baino gehiago ditu hiri osoan zehar sakabanatuta. Hori dela eta, biztanleen % 99,8k gutxienez bat daukate 300 metrora baino gutxiagora.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×