Bilbo, Estatuko hiririk onena bizitzeko, National Geographic aldizkariaren arabera
Tommie Hansen
- Bizkaiko hiriburua bertako kultur eskaintza, arkitektura, gastronomia eta garraio publikoagatik nabarmentzen da.
National Geographic nazioarteko aldizkari ospetsuak, turismoan, aisialdian eta bidaietan espezializatuta dagoenak, Espainiako Estatuan bizitzeko hamar hiririk onenen rankinga osatu eta Bilbo lehen postuan kokatu du.
Argitalpenak gehien nabarmendutako ezaugarrien artean, hiriko aisialdi-eskaintza zabala, askotariko arkitektura, gastronomia bikaina eta ondare historikoa.
Artikuluak Bilboko leku enblematikoenetako hainbat aipatu ditu bereziki, hala nola Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Alde Zaharra, Casilda Iturrizar parkea, itsasadarra, Arriaga Antzokia eta Erriberako Merkatua. Gainera, garraio publikoa goraipatu du, eraginkorra eta irisgarria dela esanez.
Espainiako Estatuan bizitzeko hiririk onenen sailkapena honako hauek osatu dute, hurrenez hurren: Las Palmas (Kanaria Handikoa), Palma Mallorcakoa, Murtzia, Málaga, Zaragoza, Sevilla, Valentzia, Bartzelona eta Madril.