Bizkaia Talent

Albisteak

Financial Times-ek, inbertsio atzerritarra gogoan, Europako hiri ertain onenen 8. postuan kokatu du Bilbo

  • Sendotasun ekonomikoa, enpresa-ehuna eta gaitasun finantzarioa direla eta izan da saritua.

Bilbo tamaina ertaineko Europako zortzigarren hiririk onena (200.000 eta 500.000 biztanle arteko hiriak) da atzerriko inbertsio zuzena erakartzen, Financial Times argitaletxe ospetsuaren fDi Intelligence aldizkariaren arabera.

European Cities and Regions of the Future 2022-2023” sailkapenaren edizio berri honetan, kuantitatiboki eta kualitatiboki balioetsi dute Bilbo Europako beste 367 hiriren artean. Sailkapena egiteko, Europako hainbat eskualde eta hiritako sendotasun ekonomikoa, enpresa-ehuna eta gaitasun finantzarioak aztertzen dituzte.

Datu garrantzitsu gisa, nabarmendu behar da Bilbo dela rankingean dagoen Estatuko tamaina ertaineko hiri bakarra. Ranking honen azken emaitzek agerian uzten dute Bizkaiko hiriburua Europako hiri garrantzitsuenen artean dagoela negozio-aukerak sortzeko orduan eta inbertsioa erakartzeko zein talentua atxikitzeko politiken garapenari dagokionez.

Gainera, Bilboko Udala hiriaren nazioarteko proiekzioa bultzatzeko, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko azken urteotan egiten ari den lana azpimarratzen dute.

EUROPEAN CITIES AND REGIONS OF THE FUTURE 2022-2023

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×