Bilbo, Estatuko bigarren hiririk garbiena
2019/05/15
- Getxo herri bizkaitarra seigarren postuan dago, eta Donostia zazpigarrenean
1995etik lau urterik behin, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) bide-garbitasunari buruzko azterketa bat egiten du. Aurtengoaren arabera, Bilbo da Espainiako estatuko bigarren hiririk garbiena, lurralde osoko 60 hiritako udal garbiketa-zerbitzuak aztertu ondoren.
Azterketan, hainbat konturi erreparatzen zaio, hala nola kudeaketa-motari, aurrekontuari biztanleko eta erabili diren baliabideei, eta gero biztanleek zenbait alderdiren gainean duten iritziarekin alderatzen dira: kale eta espaloietako garbitasuna, parke eta lorategien egoera, gorozkiak dauden ala ez, pintadak eta kartelak, edukiontzien ingurua, kutsadura eta auzo periferikoetako garbitasuna.
Azterketaren ondorioetako bat da azterturiko Euskadiko hiriek gainditu egin dutela tokiko biztanleek garbitasunaren egoerari dagokionez duten batez besteko asebetetzea. Hiri horien artean, Bilbo nabarmentzen da, 100 puntutik 77 eskuratu baititu. Getxo (65) eta Donostia (64), berriz, seigarren eta zazpigarren postuan daude, hurrenez hurren.
Bilbo, gehien hobetu den hiria
Bilbo da, alde handiz, gehien hazi dena azken 24 urteotan, hiriko biztanleen asebetetze-mailari dagokionez: 31 puntu hazita, 77 puntu lortu ditu, eta egun bigarren postuan dago. Donostiak eta Getxok ere hobetu dituzte beren emaitzak: lehenengoa 11 puntu hazi da, eta bigarrena 7.