Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbok irabazi du Europako Batzordearen Hiriko Bide Segurtasunaren saria

Argazkia: Eugenio Muñoz

  • Sari honek bide-segurtasunaren arloko lorpen nabarmen eta berritzaileak aitortzen ditu.
  • Bizkaiko hiriburua, Europako Batzordeko Mugikortasun eta Garraio Zuzendaritza Nagusiak antolatzen dituen sarien hiru hiri finalistetako bat zen.

Bilbo aukeratu dute Europako Batzordeak Mugikortasunaren Europako Astearen barruan urtero ematen duen Hiri Bide Segurtasuneko Sariaren (European Urban Road Safety Awards) irabazle.

EBko Hiri-Bide Segurtasuneko Sariak tokiko agintariek Europako errepideen segurtasuna hobetzen egindako ekarpena nabarmentzen du eta bide-segurtasunaren arloan izandako lorpen nabarmen eta berritzaileak saritzen ditu.

Bilbo sari honen irabazle izateko arrazoi nagusietako bat hirigune osoan abiadura 30 km/h-ra mugatzea izan da eta ondorioz, Bilbo mundu osoan 300.000 biztanletik gorako lehen hiria izan da neurri hori aplikatzen.

Abiadura-muga 30 km/h-ra jaistea zeharkako ekintza bat da eta ibilgailuen trafikoa modu eraginkorrean baretzea eta garraiobide desberdinen bizikidetza sustatzea du helburu, esparru partekatu batean. Jarduketa horren emaitzek oinezkoen eta bizikleten zirkulazioaren baldintzak eta segurtasuna hobetzea eta zarata nahiz atmosferara egiten diren emisio kutsagarriak murriztea ekarriko dutela espero da, ondorioz, giza osasuna hobetuz.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×