Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek talentua erakartzeko erronkak eta etorkizuneko beharrak azaldu ditu Bilbao Tech Week jardunaldian

  • Talentuari eskainitako jardunaldian, bertaratuek karrera profesionala garatzeko tresnak ezagutu zituzten, eta kultura-aniztasunaren kudeaketari buruzko tailer batean parte hartu zuten.

Bizkaia Talentek, VE-k Bilbon duen garapen teknologikorako zentroak, Bart Farrell-ek eta Binima Digital Products-ek batera antolatuta, BilboRocken egin zen Bilbao Tech Week jardunaldiaren hirugarren edizioa. Lau egunez, partaideek beste hainbeste gai jorratu zituzten: talentuaren kudeaketa, softwarearen garapena, marketin digitala eta blockchain.

Azaroaren 7an, goizean, talentua izan zen protagonista nagusia. Bizkaia Talenten zuzendari gerente Ivan Jimenezek Basque Talent Map eta Basque Talent Observatory tresna berritzaileen berri eman zuen, zeinak erakusten duten munduko zein tokian dauden gure lurraldearekin lotura duten edo izan nahi duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalak; horrez gain, Euskadiko enplegu-eskariari dagozkion estatistikak agertzen dituzte.

Goizean, era berean, Automotive Intelligence Center-eko Aitor Ruizek, Virtualware-ko Leire Armentiak eta Tecnalia-ko Gaizka Arizmendiarrietak talentua erakartzeko eta lotzeko erronkak azaldu zituzten, bai eta etorkizuneko beharrak aztertu ere. Ruizek ibilgailu konektatuaren funtsezko jakingarrien berri eman zuen; Armentiak bere enpresak enpresaren beraren alderik gizatiarrena hobetzeko egiten dituen ekimenak azaldu zituen; eta, azkenik, Arizmendiarrietak, egun Euskadin bizi denak, atzerrian bizi izan zuen esperientziaren nondik norakoak kontatu zituen.

Halaber, mahai-inguru batean, BilboRocken bertan, Digipen, Orbea, Petronor eta RETAbet enpresen ordezkariak beharrezkoa duten giza kapitalaren profilez mintzatu ziren, zeinak hertsiki lotuta dauden esparru teknologikoarekin.

Arratsaldean, Bilbao BBK Talent Housen, Bizkaia Talentek azaldu zuen, tailer batean, nola kudeatu kultura-aniztasuna enpresetan; Euskadin bizi diren goi-mailako prestakuntzadun profesionalek ez ezik, gure lurraldeko ikerketa-zentro eta erakunde hauek ere parte hartu zuten: Azti Tecnalia, AVS, BCAM, CIC energigune, Faes Farma, Histocell, Idom, IK4-Tekniker, Leartiker eta MedWhat.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×