Financial Times-ek etorkizuneko Europako tamaina handiko hiririk onenen artean kokatu du Bilbo
- Etorkizuneko Europako hiri eta eskualdeen 2023ko rankingak Bilbo nabarmendu du bere indar ekonomikomikoagatik, enpresa-sareagatik eta finantza-ahalmenagatik, Europako 370 hiri baino gehiagoren artean.
Financial Times egunkari ospetsuak argitaratzen duen fDi Intelligence aldizkariak adierazi du Bilbo atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko Europako tamaina handiko hamargarren hiririk onena dela.
European Cities and Regions of the Future 2023 rankingaren edizio berri honetan, Europako beste 370 hiriren artean baloratu dute Bilbo. Sailkapena egiteko, Europako hainbat eskualde eta hiritako sendotasun ekonomikoa, enpresa-sarea eta gaitasun finantzarioak aztertu dituzte.
Orain arte aldizkariak egindako sailkapenetan, Bilbo hiri ertain gisa sartu da; hortaz, aurten hiri handi gisa sartu izanak aurrerapausoak dakartza, bai Bilbok inbertsioetarako erakargune gisa duen nazioarteko aitortzan, bai hiribilduaren lehiakortasunerako eta gizarte-ongizaterako talentua erakartzeko eta finkatzeko duen garrantzian.
Hala, Bilbo da rankingean agertu den estatu osoko hiri handi bakarra, eta Europako zenbait hirirekin lehian dago, hala nola Porto, Birmingham, Glasgow, Manchester, Anberes edo Göteborg.
Euskadi, etorkizuneko Europako eskualde onenen artean
Horrez gain, fDi Intelligence aldizkariak Euskadi seigarren postuan kokatu du Mid-Sized European Regions Of The Future 2023 tamaina ertaineko eskualdeen sailkapenean. Lehenengo hiru postuetan Ipar Irlanda, Toscana eta Züricheko Kantoi Nagusia daude, hurrenez hurren.