Bilbo, Estatuko bizi-kalitate oneneko lehen 3 hirien artean
- Lehena da mugikortasunean, osasun-zerbitzuetan, hezkuntzan, garbiketan eta kulturan
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU, gaztelaniazko siglak) biztanle gehien dituzten Estatuko 15 hirietako bizi-kalitateari buruzko inkesta egin du berriki (2020ko iraila eta urria), zeinetan herritarrek 10 alderdiren gaineko iritzia eman duten. Horietako 7tan, Bilbo lehen hiru hirien artean dago, eta bostetan, berriz, lehen postuan:
- Mugikortasuna – 100/81 (1.a)
- Osasun-zerbitzuak – 100/78 (1.a)
- Kultura, kirola eta aisialdia -100/76 (1.a)
- Garbiketa eta hondakinen kudeaketa – 100/74 (1.a)
- Hezkuntza – 100/74 (1.a)
- Enplegua eta lan-merkatua – 100/56 (2.a)
- Ingurumena eta kutsadura – 100/67 (3.a)
Adierazleetako askotan hiri guztiek behera egin badute ere, eta pandemiaren ondorioz sailkapen orokorrean murrizketa gertatu bada ere, Bilbok (69 puntu) rankingeko hirugarren postua lortu du, puntutan Zaragozarekin berdinduta eta Vigoren atzetik (1.a, 70 punturekin) baino ez. Bartzelona eta Madril atzetik ditu, 56 eta 55 punturekin, hurrenez hurren.
Ongizateari erreparatuta, Bizkaiko hiriburuak du bertako osasun-sistemarekin pozik dauden pertsonen ehunekorik handiena, eta oso balorazio ona jaso du hondakinen kudeaketari dagokionez, ondo dabiltzan osasun-zerbitzuen, ingurune garbiaren eta ondo kontserbaturiko ingurumenaren ondorioz.
Halaber, Bilbo gorenean dago seme-alabak dituzten familien esparruan, eta herritarren asebetetze-maila handia da kulturaren eta kirolaren alorrean, baita hezkuntzan ere.