Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bilbo, Estatuko bizi-kalitate oneneko lehen 3 hirien artean

2021/05/04

  • Lehena da mugikortasunean, osasun-zerbitzuetan, hezkuntzan, garbiketan eta kulturan

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU, gaztelaniazko siglak) biztanle gehien dituzten Estatuko 15 hirietako bizi-kalitateari buruzko inkesta egin du berriki (2020ko iraila eta urria), zeinetan herritarrek 10 alderdiren gaineko iritzia eman duten. Horietako 7tan, Bilbo lehen hiru hirien artean dago, eta bostetan, berriz, lehen postuan:

  • Mugikortasuna – 100/81 (1.a)
  • Osasun-zerbitzuak – 100/78 (1.a)
  • Kultura, kirola eta aisialdia -100/76 (1.a)
  • Garbiketa eta hondakinen kudeaketa – 100/74 (1.a)
  • Hezkuntza – 100/74 (1.a)
  • Enplegua eta lan-merkatua – 100/56 (2.a)
  • Ingurumena eta kutsadura – 100/67 (3.a)

Adierazleetako askotan hiri guztiek behera egin badute ere, eta pandemiaren ondorioz sailkapen orokorrean murrizketa gertatu bada ere, Bilbok (69 puntu) rankingeko hirugarren postua lortu du, puntutan Zaragozarekin berdinduta eta Vigoren atzetik (1.a, 70 punturekin) baino ez. Bartzelona eta Madril atzetik ditu, 56 eta 55 punturekin, hurrenez hurren.

Ongizateari erreparatuta, Bizkaiko hiriburuak du bertako osasun-sistemarekin pozik dauden pertsonen ehunekorik handiena, eta oso balorazio ona jaso du hondakinen kudeaketari dagokionez, ondo dabiltzan osasun-zerbitzuen, ingurune garbiaren eta ondo kontserbaturiko ingurumenaren ondorioz.

Halaber, Bilbo gorenean dago seme-alabak dituzten familien esparruan, eta herritarren asebetetze-maila handia da kulturaren eta kirolaren alorrean, baita hezkuntzan ere.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×