Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, Bizkaia europara sartzeko ate gisa aurkeztu du Idahoko ehunka enpresabururen aurrean
2015/09/07
Idahoko Merkataritza Ganberaren egindako lan bilera batean Unai Rementeriak gure lurraldeak bertan inbertitzeko eskaintzen dituen aukeren berri eman zuen, eta hemen kokatutako proiektuetarako fiskalitateak eta autogobernuak ematen dituzten abantailak eta zehaztasunak azaldu zituen
Bay of Biscay is a perfect gateway to Europe. Baieztapen soil horrekin laburbildu zuen Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak ehunka enpresabururen aurrean gure lurraldeari buruz egindako aurkezpena uztailan, Idahoko Merkataritza Ganberan. Atzerrira egindako lehen bidaia honen azken aurreko egunean, Rementeriak hartutako konpromisoa bete du eta Bizkaia mundura ireki du, bertako autogobernuari eta fiskalitateari esker inbertsioak egiteko eta proiektuak garatzeko leku interesgarri gisa aurkeztuz. Horrez gain, inbertsio egileentzako bertute nagusitzat bertako egonkortasuna jo du. Bizkaia lurraldearen bertute nagusia egonkortasun politikoa da. Gobernu egonkorra daukagu. Bizkaiak eta Bizkaiko gobernuak erabateko egonkortasun instituzional, politiko eta ekonomikoa bermatzen dute azaldu du.
Bizkaiak nazioarteko lotura bikainak ditu, bai hegazkin bidez, bai itsasoz, bai lur gainetik. Hala, bi ordu eskasera daude Europako finantza hiriburu nagusiak, esaterako Londres, Frankfurt edo Paris. Eta Bilboko Portuak mundu osoko 900 porturekin dauka lotura; Europa Hegoaldeko portu atlantiko handiena da azaldu zuen mintzaldiaren hasieran.
Ahaldun nagusiak gogoratu zuen Bizkaian proiektu berriak garatzeko pizgarriak eskaintzen direla, bereziki oinarri teknologikoa daukaten proiektuentzat. Halaber, proiektuen premietara egokitutako kokapenak eskaintzen dituzte Bizkaiko erakundeek, baita aholkularitza, laguntza programak eta hazi kapitalak jasotzeko aukera ere, besteak beste.
Horren egonkorrak ez diren beste ekoizpen eredu batzuetatik urrundu da Rementeria, eta euskal eskualdea Europako lehiakorrenetako bat dela nabarmendu du; industriak garrantzia handia du ekonomian, eta horren erakusgarri da BPGren % 23 hartzen duela eta estrategikotzat jotako sektoreak hartzen dituela, esaterako energetikoa (BPGren % 7,5 hartzen du eta 350 enpresetan 68.000 pertsonari ematen die lana), automozioaren sektorea (nazioartean prestigio handia daukaten osagaien ekoizle ugarirekin, eta lehen mailako ibilgailuen ekoizleekin, esaterako Mercedes Benz eta Irizar) edota makina-erremintaren sektorea (Europar Batasuneko hirugarren ekoizle nagusia gara, eta makina-erremintaren gure sektorearen ezaugarri nagusiak mundu mailako prestigioa eta berez duen berrikuntza dira).
Eskainitako adierazpenetan, ahaldun nagusiak talentua sustatzearen alde Bizkaiak egiten duen apustua ere nabarmendu du; gogoratu duenez, populazioaren % 46k unibertsitate titulua du, eta Europan batez bestekoa % 24koa da. Bidenabar, aipatu du aldundiak ikertzaileak Bizkaian integratu, sustatu eta kontratatzea errazteko programak bultzatzen dituela. Horren haritik, gogorarazi zuen Pete Cenarrusa Fundazioarekin akordio bat sinatu dugula, talentua trukatzeko. Hemengo pertsonak Euskadira joan daitezen, eta euskaldunak hona etor daitezen prestakuntza jasotzeko.