Bizkaia liderra da Estatu espainolean finko bihurtutako aldi baterako kontratuen gehikuntzan
- Euskadin, aldi baterako 13.000 kontratu baino gehiago finko bihurtu dira aurtengo lehenengo seihilekoan, eta, horren ondorioz, gehikuntza %31,7koa izan da, Randstaden arabera
Euskal ekonomiak hobera egin du, hazkuntzak %3 ingurukoak izan direlako krisiaren osteko goranzko bilakaerako segidako laugarren urtean. Hori dela eta, apurka-apurka, enpresek kontratatzeko beldurra galdu dute, eta, aurtengo lehenengo seihilekoan, hain zuzen ere, guztira aldi bereko 13.055 kontratu mugagabe bihurtu dira Euskadin.
Kopuru handiena da 2008. urteaz geroztik, krisiaren aurre-aurretik, alegia. Datuaren arabera, gehikuntza %31,7koa izan da iazkoaren aldean; eta %52koa, 2015ekoaren aldean.
BIZKAIA HAZKUNTZAKO LIDERRA
Urte-hasieran euskal lurraldeetan lan-kontratazioa nola bilakatu den aztertuz gero, egiaztatu egiten da Bizkaian gehien igo dela kontratu finko mugagabea daukaten langileen kopurua, gehikuntza hori %82,9koa izan delako. Tasa hori ere Estatu espainoleko handiena izan da.
Autonomia-erkidegoei dagokienez, Euskadi, Errioxa eta Balearrak izan dira 2017ko lehenengo seihilekoan kontratazio mugagabearen gehikuntza nabariena izan duten hiru autonomia-erkidegoak, %30 baino gehiago gehitu dira-eta.
Azterlana aldi baterako laneko Randstad enpresak egin du, eta, bertan, aztertu ere egin da mugagabe bihurtutako aldi baterako kontratuek sinatutako kontratu mugagabe guztietan izan duten zeresana. 2017ko lehenengo seihilekoan, Euskadiko hiru kontratu mugagabetatik bat bihurketa horren ondorioz sortutakoa izan da: %35,1ekoa, hain zuzen ere, batezbesteko nazionala (%35,9) baino 0,8 puntu gutxiago, alegia.