Bizkaia Talentek zientzia eta euskara babesten jarraituko du, Zientzia Azokan parte hartuz, Elhuyarrek antolatuta
2019/04/11
- Erakunde bien akordioari esker, Bizkaia Talent Zientzia Azokaren babeslea izango da aurten ere, eta Profesionaltasunerako Trebetasunen Programarako lau beka eskainiko ditu
Bizkaia Talentek eta Elhuyar Fundazioak bigarren urtez jarraian sinatu dute lankidetza-hitzarmena, horrela zientziaren nahiz teknologiaren zabalkundea eta euskararen garapena sustatzen jarraitzeko.
Hitzarmena Bizkaia Talenten zuzendari-kudeatzaile Ivan Jimenezek eta Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusi Leire Cancio Oruetak sinatu dute, eta oinarri nagusia Zientzia Azoka du, zeina datorren maiatzaren 11n izango den, Bilboko Plaza Barrian. Ekimenaren xedeak dira gazteen zientzia-bokazioa bultzatzea, jendartean zientzia-kultura sustatzea eta zientzia hedatzeko tresna izatea, proiektu estrategikotzat jota.
Horrez gain, Bizkaia Talentek lau beka eskainiko ditu Zientzia Azokan parte hartzen duten gazteen artean Profesionaltasunerako Trebetasunen Programarako, Bizkaian. Horietako bat eskuratzeko, gazteak bizkaitarrak eta Euskadiko unibertsitate bateko ikasle izan beharko dira.
Gonbidatuta zaude!