Bizkaia:talent-ek Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetzaren XI. Foroan parte hartzen du
2015/03/24
Martxoaren 25ean eta 26an, bizkaia:talent-ek Enplegu eta Ekintzailetzaren XI. Foroan parte hartu du, eta Deustuko Unibertsitateak antolatu du aurton ekitaldian esku hartuko duten enpresekin eta erakunde sozial zein publikoekin batera.
Hona hemen foroaren helburua: gazteentzako enpleguaren bidez ekonomia suspertzea, ekintzailetzarako jarduera bultzatzea eta era guztietako lan-irtenbideak ezagutzea. Era berean, instituzioen, enpresen eta unibertsitatearen arteko elkargunea sortzea ere bada helburua.
Bizkaia:talent foroan egongo da, eta, bere erakustokian, eskaintzen dituen zerbitzu guztiei buruzko informazioa emango die bertaratzen direnei. Euren artean, Talentia programa ospetsu eta aitzindaria dago. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak enplegurako eta bikaintasunaren sustapenerako emandako dekretuei buruzko informazioa ere eskainiko du. Ekitaldian bertan, bizkaia:talent-ek sustatutako Be Basque Talent Network sortu berria aurkeztuko zaie bertaratutakoei. Talentuen sare handiena da munduan, eta Euskadirekin lotunea duten edo eduki nahi duten profesionalek osatzen dute.
Foro honen balio nagusia jakintza zuzena da: interesak trukatzea, enpresek zer behar eta eskaintzen duten zuzenean jakitea eta etorkizuneko langileekin harremanetan jartzea. Aukera aparta izango da, bi egunetan 50 enpresatako Giza Baliabideetako arduradunak ezagutzeko, giza jakintza-arloetan eta teknikoetan prestatutako langileak behar dituzte-eta.
Foroak iraungo duen bi egunetan, mahai-inguru, enplegu-tailer, hitzaldi, enpresak sortzeko simulazio, lan-dinamika eta saiakuntzazko tailer asko egingo dira. Jarduera guztiak, gainera, Deustuko Unibertsitateko klaustroetan garatuko dira.
Horrez gain, foroko egitarauan, enpresek bi egunotan egingo dituzten aurkezpenak nabarmentzen dira, baita hautaketa-prozesuak eta networkingeko saioak ere. Hitzaldietan, lan bila dabiltzanentzako gai interesgarriak landuko dira, eta, euren artean, Eures sarea nabarmentzen da. Izan ere, atzerriko praktiketako kontratu-programak izango dira hizpide edo Europako herrialdeetako bateko lanaldiari nola aurre egin.
Bestetik, foroa aukera paregabea ere bada, unibertsitatean abian jarritako ekintzailetza-programetara hurbiltzeko eta Donostiako zein Bilboko haztegian sortutako enpresen esperientzia zuzenean ezagutzeko. Horretarako, ekintzailetzarako eta ideien sorrerarako tailerrak antolatu dira, baita Deustokabirako bisitaldia eta enpresak simulagailu bidez sortzeko lehiaketa berritzailea ere.