Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek Career Development Centre digitala abiatu du, tresna berritzaile eta paregabea munduan

2019/04/01

  • Bizkaia Talenten eta Be Basque Talent Networken izena emandako profesionalek erabat pertsonalizaturiko aholkularitza digitala eskuratuko dute, Euskadin garatzen duten lan-ibilbidean aurrera egin ahal izateko; aukera izango dute, besteak beste, soldatak kontsultatzeko eta, bizi-kalitateari dagozkion adierazleen arabera, Euskadiren eta munduko beste herrialde edota eskualde batzuen arteko alderaketak egiteko

Bizkaia Talentek beste tresna berri eta berritzaile bat abiatu du pertsonen lan-ibilbidea eratzen eta garatzen laguntzeko. Career Development Centre du izena, mota honetako lehenengo plataforma da munduan, eta Bizkaia Talenten eta Be Basque Talent Networken plataforman izena emanda dauden erabiltzaileek baino ezingo dute erabili.

Bizkaia Talenten beste tresna bat oinarri, Basque Talent Observatory, hain zuzen, milioika datu eskuratu eta kudeatzen ditu; azken 15 hilotan, goi-mailako prestakuntza eskatzen duten Euskadiko 70.000 lan-eskaintza baino gehiago aztertu dira. Profesionalak norbere profilera hobekien egokitzen diren lan-eskaintzetara aurkeztu ahal izango dira, eta erakundeek eskatzen dituzten zeharkako trebetasunak zein teknikoak ezagutu ahalko dituzte, haietan aurrera egin ahal izateko; gainera, hautatzen dituzten lanbide edota lanpostuen arabera, trebetasunok denboran nola bilakatzen diren ikusi ahal izango dute.

Tresna honi esker, Euskadiko ongizatea Europako Batasuneko (EB) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) edozein herrialde edota eskualdekoarekin erkatu ahal izango da, zenbait adierazleren berri jasota: hezkuntza, irisgarritasuna, etxebizitza, osasuna, errenta erabilgarria edo ingurumena, besteak beste. Hala, Euskadiren benetako erretratua eskuratuko da, bizi-kalitateari dagokionez, bai lan-arloan bai lanetik kanpokoan.

Izena emandako erabiltzaileak, era berean, soldatei eskainitako atal batean sartu ahal izango dira, non Euskadiko lan-merkatuko soldaten batezbestekoa ezagutu ahal izango duten, bilaketa oso modu zehatzean egiteko aukera izanda, alegia, arloen, azpiarloen, lanpostuaren eta eskarmentuaren arabera.

Azkenik, nabarmentzekoa da lan-ibilbidea aldatu nahi duten profesionalek berariazko atala izango dutela. Profesionalak zein lanpostu edota lanbidetara jauzi egin nahi duen adierazita, tresnak gomendatuko dio zein trebetasunetan egin aurrera bere helburua betetzeko.

Bizkaia Talenten zuzendari Ivan Jimenez pozik agertu da tresna berriarekin, 11.000 profesionalentzat baino gehiagorentzat izango baita oso baliagarria: “Tresna berri honekin, gure jarrera berritzaile eta teknologiko irmoa elikatzen jarraitu dugu, ahalbidetzeko talentuaren garapena eta lotura Euskadirekin, gure erakundea eta herrialdea posizionatuta, nazioarteko erreferentzia izan daitezen talentuaren kudeaketaren esparruan”.

CAREER DEVELOPMENT CENTREean sartu

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×