Bizkaia Talentek 61 lan-eskaintza aurkeztu ditu Londresko Nature Careers Live azokan
2019/10/07
- Euskadiko 25 erakunderen ordezkaria izan da, Britainia Handiko hiriburuan, zientziaren azoka entzutetsuan
Bizkaia Talenten lehentasunetako bat goi-mailako prestakuntzadun talentua erakartzea da; horretarako, Euskadiko ekonomia- eta gizarte-errealitatearen berri ematen du munduko funtsezko herrialde ugaritan. Hori dela eta, elkartea Careers Live nazioarteko azokaren azken edizioan izan zen, Londresen, joan den urriaren 3an, lan-ibilbidea Euskadin sustatu nahi duten goi-mailako prestakuntzadun ikertzaileak ezagutzea xede.
Careers Live zientzialarientzako jardunaldi profesional handiena da, mundu osoan, eta Nature zientzia-argitalpen entzutetsuak antolatzen du, 2006. urtetik. Azoka hau, non 1.500 lagun inguru bildu ohi diren, lan-ibilbidea zientziaren alorrean garatu nahi duten pertsonentzat da, alegia, industria-ikerketan, ikerketa-erakundeetan edo unibertsitateetan bertan jardun nahi dutenentzat. Zalantza barik, topagune ezin hobea da erakunde publiko, pribatu, nazional eta nazioarteko onenen aukera onenetarako.
Euskadiko 25 erakunderen ordezkari
Gure lurralderako estrategikoak diren alorretako profesional eta ikertzaileak erakartzea xede, Bizkaia Talentek 61 lan-eskaintza aurkeztu zituen Londresko azokan, guztira Euskadiko 25 erakunderen ordezkari jardunda: Accenture, Angulas Aguinaga, Asparia Glycomics, Azti, Batea, BCAM, Cetest, CIC energigune, Comalatech, David Anderson School of Management, Developair Technologies, DigiPen, Fanox, Fractalmed, Graphenea, ieTeam Consultores, Innitius, ITP Aero, Lantek, Lazpiur, LKS next, Mubea Edai, Polymat, Velatia eta We Bring Strategy Consultants.