Euskal Autonomia Erkidegoan dago enpresa berritzaile gehien
- Hamar langile edo gehiago dituzten Euskadiko erakundeen % 24,3 berritzaileak izan ziren 2016 eta 2018 bitartean
Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) argitara emandako datuen arabera, Euskadin izan zen ehunekorik handiena (% 24,3) hamar behargin edo gehiago izanik 2016 eta 2018 bitartean berrikuntza-ekintzak garatu zituzten enpresei dagokienez. Ondoren, Valentziako Erkidegoa (% 22,7), Katalunia (% 22,3) eta Madrilgo Erkidegoa (% 21,2) daude.
Autonomia-erkidego guztiek eginiko gastuari dagokionez, 18.688 milioi euro inbertitu ziren; horietatik 1.704 EAEn, Madrilen (5.846) eta Kataluniaren (4.958) atzetik.
Aipatu beharra dago Euskadin 1.944 enpresek egin zutela gastua jarduera berritzaileetan, Estatuko erkidego guztien artean bosgarren kopururik handiena.