Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, Europako kasu arrakastatsua Portoko CITIES Forum 2020n

  • Euskal elkartea nabarmendu da irtenbide teknologiko berritzaileak eta enpresen-unibertsitateen arteko elkarrekintza uztartzearen alde egiten duelako, trebetasunak eta talentuaren garapena eragiten ari diren paradigma-aldaketari aurre egiteko orduan

Bizkaia Talent CITIES Forumen 4. edizioan izan da, Porton. Europako Batzordeak antolatuta, hiriekin loturiko ekitaldirik garrantzitsuena da Europa-mailan.

Euskal elkarteak “Enplegua eta trebetasunak tokiko ekonomian” izeneko dinamikan parte hartu du, jarraitu beharreko bi eredu europarretako bat izanik -bestea Rotterdam da-, eraldaketa digitalaren testuinguruan trebetasunen erronkari heltzen ari zaion moduagatik.

Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari gerenteak elkarteak arlo honetan garatzen dituen ekimenen berri eman du, hala nola, Talentia Skills Programa eta baita ondorengo tresna teknologikoak ere: Kids & Skills, Talentuaren Euskal Behatokia eta Career Development Centre, guztiak gaitasunen garapenean oinarritutakoak, besteak beste.
Talentia Skills Europan parekorik ez duen lau urteko programa da, Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitatearekin egiten dena, eta zeharkako gaitasunak garatzeko tresnak ematen dizkie ikasleei, hainbat eragile eta mentoreren laguntzarekin. Urtero 210 ikasle berrik hartzen dute parte Bizkaian, eta beste hainbestek Gipuzkoan, fakultate guztietako ikasle onenen aukeraketa gauzatu ondoren.

Kids & Skills tresnak zientifikoki aztertzen dituen zeharkako trebetasunak, bideo-joko formatuaren bidez, lan-merkatuan lehen hezkuntzako ikasleentzat dauden eskarien arabera. Talentuaren Euskal Behatokiak, berriz, Big Data eta adimen artifiziala erabiliz, goi-mailako prestakuntza duten pertsonentzat Euskadin dauden milaka lan-eskaintza aztertzen ditu.

Azkenik, bertaratuek in situ egiaztatu ahal izan dituzte Career Development Centre delakoaren onurak. Tresna digital honek laguntza ematen die profesionalei beren lana Euskadin gara dezaten, haien ibilbidea diseinatuz eta bideratuz, eta egungo lan-merkatuan eskatzen diren trebetasunak aztertzen dituelako nabarmentzen da.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×