Bizkaia Talent

Albisteak

Talentia Challenge Programa hasi da

Aurkezpen ofizialak egin ostean eta iazko abendutik aurtengo lehen asteetara arte garatutako hautaketa-prozesua amaitu ondoren, ekimenari ekiteko unea iritsi da. Bertan, aurtengo ikasturtean, Bizkaiko 33 talentu gazteri botako zaie erronka: Talentia Challenge Programme.

Horrela, bihar otsailaren 16an, programako lehenengo jardunaldia egingo da, ekimena bera abian jartzeko eta hautaketa-prozesu zorrotzaren ostean aukeratutako talentu gazteei ongietorria emateko. Hautatutako parte-hartzaileak bost taldetan egongo dira banatuta gainditu behar duten erronkaren arabera, eta hainbat ekimenetan parte hartuko dute.

“Pertsona batek saioa dinamizatuko du, eta programako parte-hartzaileek taldeetan egingo dute gora, agerraldian zer erakundetakoak diren esan gabe. Amaieran, gainera, zer erronkari aurre egin behar dioten ere azaldu beharko dute”, adierazi dute programako coachek.

Jardunaldiko zati honetan, programan garatu beharreko erronkak aurkeztu dituzten erakunde laguntzaile guztiak egongo dira: IDOM, ARTECHE, Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia, LANTEGI BATUAK eta Bizkaiko Foru Aldundia bera.

Programan, 4 team coach, erakundeko 5 tutore eta 15 aholkulari egongo dira, eta, aurreikuspenen arabera, aurtengo ekainaren 30ean amaituko da, Finlandian, Ingalaterran eta beste herrialde batzuetan coachingeko nahiz mentoringeko hainbat saio eta nazioarteko esperientziak garatu ostean.

 

TALENTU GAZTEAREKIKO KONPROMISOA

Betiko moduan, bizkaia talentek lurraldeko goi-prestakuntzadun gazteen aldeko apustu irmoa egin du. Gazte horien sustapenerako, beraz, Talentia Challenge Programa diseinatu eta abian jarri du lurraldeko sistema ekonomikoko zenbait enpresa sustatzaileren laguntzaz.

Ekimen berritzailea da, eta ondo baino hobeto prestatutako profesionalak gure lurraldera erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko baldintzak eta prozesuak bultzatzea dauka helburu. Horrela, badago euskal erakundeen berrikuntza eta jakintza aurreratua sustatzerik.

Bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek nabarmendu duenez, ekimen honek Talentia Challenge Programako parte hartzaileei eskaini nahi die erakunde batek proposatutako benetako erronkari aurre egiteko aukera. Izan ere, Talentia ikasleek osatutako eta erronka horretako premietara egokitutako diziplina anitzeko taldeak eman beharko dio konponbidea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×