Bizkaia Talent

Albisteak

Global Talent Competitiveness Index indizeak Euskadi eta bizkaia talent talentuaren mugikortasuna kudeatzeko eskualdeko politiken adibidea direla adierazi zuen

2016ko urtarrilaren 19an, Suitzako Davosen aurkeztu zen 2015-2016ko Global Talent Competitiveness Index, hau da, herrialdeetako talentuaren erakargarritasunaren arloan munduko erreferentzia den indize nagusia. Bertan, modu berezian adierazten da Euskadi eta bizkaia:talent munduko talentuaren mugikortasuna kudeatzeko eskualdeko politika berritzaileen adibidea direla lurralde eta tresna moduan, hurrenez hurren.

the-global-talentIndize hau INSEAD negozio-eskola ospetsuak, Adeccok eta Human Capital Leadership Institutek egiten dute, eta, urtero, herrialdeek talentuagatik lehiatzeko daukaten gaitasuna ebaluatzen du. Izan ere, tresna ezin erabilgarriagoa da gobernu, enpresa eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. GTCIko aurtengo sailkapenean (Global Talent Competitiveness Index), 109 herrialde aztertu dira talentua garatzeko, erakartzeko eta eusteko duten gaitasunaren arabera.

2015-2016ko GTCIko “Talent Attraction and International Mobility” txostenean adierazten denez (Talentuaren Erakarpena eta Nazioarteko Mugikortasuna, euskaraz), talentuaren mugikortasuna dinamismoaren, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren erakusgarri da gaur egun. Gainera, talentua erakartzeko gaur egungo lurralde-epizentroa ez dira herrialdeak, bertako eskualdeak eta metropolialdeak baizik.

Hori dela eta, agerikoa da gobernuek (nazionalek, eskualdekoek eta metropolialdekoek) modu praktikoan jorratu behar dutela gai hori. Horretarako, bertako herritarren berehalako kezkak ez ezik, epe luzerako interesak ere hartu beharko dituzte kontuan.

Zentzu horretan, indizeko lehenengo orrialdeetan aipatzen den bezala, Bizkaia/Euskadi irudimen handieneko eskualde aktiboenetakoa da arlo horretan.

 

 

 

Euskadiko kasua

Leire Lagunillak, Nazioarteko Harreman eta Berrikuntzako arduradunak, eta Ivan Jimenezek, bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, egindako txosteneko 4. kapituluan azaltzen denez, Euskadiko Autonomia Erkidegoak erronka horiei hartu die aurrea, eta irtenbide berritzaileak sortu ditu, eskualdea bera talentuaren kudeaketako eta lehiakortasuneko erreferentea izan dadin, eskualdeko eragileen konpromisoari eta lankidetzari esker.

Talent Mobility for Regional Competitiveness: the Case of the Basque Country kapituluan, Euskadiko ezaugarri bereizgarri sozio-ekonomikoak eta gaur egungo testuingurua azaltzen dira, baita eskualdeko giza kapitalaren prestakuntzarekin lotutako eskaintzako eta eskariko desorekak eta proiekzioak ere. Azkenik, bizkaia:talent-ek talentuaren mugikortasunaren kudeaketa adimendunari lurraldearen ikuspegitik eman dion erantzuna ere agertzen da kapituluan.

 

Alde horretatik, nabarmendu egiten da autoreek garrantzi handia ematen diotela ondo baino hobeto prestatutako profesionalen nazioarteko esperientziari, euskal erakundeei balio erantsi ezin handiagoa eskaintzen dietelako hedatzeko eta garatzeko, jakintza igortzeko eta zenbait trebetasun nahiz gaitasunetan dituzten gabeziak antzemateko orduan. Era berean, Euskadi arlo horretan lekuratzeko orduan zeresan handia izan dute talentuaren mugikortasuna kudeatzeko epe luzerako eskualdeko estrategiak eta eragileen (publiko, pribatu eta akademikoen) inguruneko errealitatera egokitutako partaidetza aktibo bezain koordinatuak.

 

Txostena osorik ikusteko, sakatu hemen.

GTCIri buruzko informazio gehiago lortzeko, esteka honetan sakatu.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×