Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiak Talentuaren Aldeko Konpromisoaren garapenaren arloko erakunde, enpresa eta hezkuntzako eragile nagusiak bildu ditu

  • Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du talentuaren aldeko apustua eta 10 milioi euroko inbertsioa konprometitu du horretarako.
  • Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, bilera egin du abian jarritako lantaldeko eragileekin enpresek eskatutako STEM gaitasunen eta lurraldeak duen pertsona kualifikatuen eskaintzaren artean dagoen gapa murrizteko helburuarekin.
  • Lantalde horretako kide dira EAEko hiru unibertsitateak; LHko zentroen elkarteak; energiaren, automobilgintzaren, biozientziaren eta osasunaren sektoreetako eta ezagutzaren eta teknologia aplikatuen industriako klusterrak; enpresa-elkarte nagusiak; Bizkaiko ekonomiaren enpresa traktoreak eta BBK, baina kide berriak ere sar daitezke. Horiek guztiek helburu horretan aurrera egiteko hartutako konpromisoen zerrenda egin dute.

Unai Rementeriak, Ahaldun Nagusiak, bilera egin du Bizkaian talentua sortzeko, erakartzeko eta garatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako lantaldeko ordezkariekin. Lantalderen xedea enpresek eskatutako STEM gaitasunen (Science, Technology, Engineering and Mathematics) eta lurraldeak duen pertsona kualifikatuen eskaintzaren artean dagoen gapa murriztea da. Bilera honetan parte hartzen duten eragile guztiek helburu hori lortzeko hartutako konpromisoen zerrenda aurkeztu da; zerrendan ezartzen da datozen bost urteetan 10 milioi euroko inbertsioa egingo dela beste laguntzaile publiko eta pribatu batzuen ekarpenekin lotutako ekintzak garatzeko.

STEM gaitasunen profilen eskariaren eta arlo horretan kualifikatutako pertsonen eskaintzaren arteko aldea murriztea funtsezkoa da trantsizio teknologiko-digitalean, ekologiko-ingurumenekoan eta soziosanitarioan aurrera egiteko. Trantsizio hauek egungo erronka nagusia dira eta gure enpresa-sarearen lehiakortasuna eta lurraldearen gizarte-ongizatea baldintzatzen dituzte. Horregatik azken hilabeteetan lantalde bat osatu da eta bertan ekintzak zehazten ari dira, banaka zein taldeka, modu koordinatuan garatzeko. Taldeko kideak hauek dira: Bilboko Udala eta Bilbao Ekintza; hiru euskal unibertsitateak -UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea-; LHko zentroen elkarteak -Hetel eta Ikaslan-; Novia Salcedo Fundazioa; energiako klusterra, automobilgintzakoa -ACICAE-, biozientzia eta osasunekoak -Basque Health Cluster- eta ezagutzaren eta teknologia aplikatuen industriakoak -Gaia-; Cebek; Confekoop.; Asle; FVEM; Petronor; Iberdrola; Gestamp; CIE; Arteche; Velatia; Mondragon Talent; Telefonica eta BBK, eta kide berriak sar daitezke.

Lan bateratu eta koordinatu honen barruan Bizkaiko Foru Aldundiak, enpresek, entitateek eta hezkuntza-erakundeek konpromiso batzuk hartu dituzte ezarritako helburua lortzeko. Azken horien artean daude Bizkaiko Foru Aldundiak datozen bost urteetan egingo duen hamar milioiko inbertsioa, talentua erakartzeko tratamendu fiskal hobetua eta enpresetara profil espezializatuak erakartzeko laguntzak. Konpromisoen dekalogoa hedatzeko antolatu diren lantaldeetan datozen asteetan zehaztuko diren eta STEM talentua garatzearekin, atxikitzearekin eta erakartzearekin zerikusia duten proiektu posibleak identifikatu dira.

Lantalde honetan egiten ari den lanak langile kualifikatuen eskariaren eta eskaintzaren arteko arazoa konpontzen lagunduko duten proiektu eraldatzaileak zehazten lagunduko du. Kezka hori partekatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. Ardura horretaz gain, hiru erakundeek lan-ildo zehatzak ere partekatu dituzte eta modu koordinatuan ari dira lanean proiektu eraldatzaile horiek ezartzeko lantaldean egiten diren aurrerapenak kontuan hartuta.

STEM profilen eskaintza eta eskaria
STEM profilek eskari handia dute enpresen aldetik eta adibidez aurreikusita dago enpresek kontratatuko dituzten unibertsitateko hiru pertsonatik bi arlo horiei lotutako adarretatik etorriko direla -10.300 pertsona baino gehiago- , edo aipagarria da STEM eremuko hiru okupazio 2021ean lan-eskaintzan pisu handiena zuten bosten artean egotea. Hala ere ikasleek diziplina horiekiko duten interesa ez da hazten ari eta horrek zailtasunak sortzen dizkie enpresei horrelako profilak aurkitzeko: enpresen % 63k zailtasunak ditu eremu digitalean trebatutako langileak aurkitzeko eta % 78k ingeniaritzen kasuan. Defizit hori areagotu egiten da sektore estrategikoetan, hala nola energian, mugikortasun iraunkorrean, zilarrezko ekonomian eta Fintechen.

Izan ere estrategikotzat jotzen direnekiko parekagarriak diren jarduera eta sektoreetako enplegu-itxaropenen mehatxu eta ahulezia nagusietako batzuk profesional kualifikatu edo espezializatuen falta eta lan-baldintzak dira. Ildo horretatik hamar langile baino gutxiagoko enpresen % 21,5ek adierazten du jarduera berritzaileei ekiteko duten zailtasunetako bat enpresaren barruan langile kualifikaturik ez izatea dela, eta ehuneko hori % 40,6ra arte igotzen da hamar langile baino gehiagoko enpresen kasuan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×