Bizkaia Talentek nazioarteko komunitatea bildu du urtea agurtzeko
- 70 lagunek hartu dute parte Bilboko BBK Talent Home-n ospatutako urte-amaierako festan.
Pandemiaren ondorioz azken bi urteetan ezinezkoa izan ondoren, Bizkaia Talentek berriz ospatu zuen, joan den abenduaren 16an, urte-amaierako ohiko festa nazioarteko komunitatearekin. Jarduerak, Relocation eta Be Basque Dual Career Centre zerbitzuak antolatzen duenak, munduko txoko guztietatik Euskadira datozen pertsonen integrazio soziokulturala du helburu.
BBK Talent Home-n, Bilbon, goi-mailako prestakuntza duten nazioarteko ikertzaileak eta profesionalak bildu ziren, zeinak, beren senideekin batera, gaualdi atsegina gozatu zuten, herrialde bakoitzeko jaki tipikoen lehiaketa gastronomikoa barne. Finean, beste pertsona batzuk ezagutzeko edo ezagunak berriz agurtzeko ekitaldia, lagun arteko giro goxoan norberaren esperientzien berri elkarri emanez eta beste kultura batzuekin harremanetan sartuz gozatzekoa.
Jardueran, 70 lagun bildu ziren guztira, jatorriz herrialde hauetakoak: Albania, Txile, Kolonbia, Egipto, Frantzia, India, Iran, Italia, Malaysia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika, Suedia, Ukraina, Venezuela eta Espainiako Estatua.
Be Basque Ambassadors-ek ere urtea agurtu du
Be Basque Ambassadors programaren aurtengo edizioko parte-hartzaileek ere, denak ere graduondoko ikasketak edo doktoretza-ikasketak Bizkaian egiten ari diren nazioarteko ikasleak, urte-amaiera ospatu zuten, BBK Kunan, koktel batean Gabonei topa eginez, besteak beste.