Bizkaia Talent

Albisteak

Nazioarteko komunitateak txikiteroen festaz gozatu du Bilbon

  • Txikitero Egunak profesionalak eta ikasleak batu ditu Bizkaiko hiriburuko Alde Zaharrean.

Joan den urriaren 11n Txikitero Eguna zela baliatuta, Bizkaia Talentek beste jarduera soziokultural bat antolatu zuen egun Bizkaian bizi diren nazioarteko profesionalak eta ikasleak harremanetan jartzeko. Halako ekimenen bidez, nazioarteko ikasleen eta profesionalen arteko harremanak bultzatu nahi dira, bai tokiko komunitatea indartzeko bai kultur trukea sustatzeko, horrela lan-kontuengatik zein kontu akademikoengatik etortzen direnak errazago integra daitezen lurraldean.

Txikitero Egunak, 1964az geroztik urriaren 11n ospatzen denak, giro apartaz betetzen ditu Bilboko Zazpikaleak. Txikitero-kuadrillak, txapela buruan eta txikitoak eskuan, Begoñako Ama Birjinaren omenezko bilbainadak kantatzen ibiltzen dira Alde Zaharreko tabernetan. Ibilbidea Andra Mari eta Pilota kaleen arteko izkinan amaitzen da, non basilika ikus daitekeen puntu bakarrean eskaintza egin eta “itsulapiko txikiteroa” irekitzen den ongintzazko helburuei dohaintzak egiteko.

Hogeita hamar lagun inguru bete-betean murgildu ziren Txikitero Egunean, hiriko aditu batek gidatuta, eta horrela hobetu ezagutu ahal izan zuten Bilboko tradizio hori. Zazpi toki enblematikotan geldialdia eginda, hala nola San Nikolas elizan, Unamuno plazan eta John jauregian, parte-hartzaileek Bilboko historiari eta Begoñako Ama Birjinaren garrantziari buruzko azalpenak jaso zituzten. Jarduerari amaiera emateko, dastaketa batez gozatu zuten Alde Zaharreko taberna batean.

Jardueran parte hartu zuten pertsonak Txile, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Hungaria, India, Iran, Italia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika eta Espainiako Estatukoak dira, eta erakunde hauetan dihardute lanean: BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, Bridgestone, CAF Turnkey & Engineering; Tecnalia Fundazioa; ITP Aero; Mosaikus; Nemergent Solutions, Sener, Deustuko Unibrtsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta EHU.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×